Angela Merkel ardatz 'Topaketak Gaurkotasunagaz' zikloan

Bizkaie! 2021-11-29 07:50   Kulturea

Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariak be izango dira.

Zikloan akademizismotik iges egiten daben gaiak sakon aztertzea da asmoa eta gaurko (zemendiak 29) hitzorduan Ana Carbajosa izango da, Angela Merkel kantzilerraren azken agintaldian El País egunkariaren barriemailea izan dana, Berlinen. Eurekaz batera izango dira Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariak.

Merkel: sasoi baten amaierea, izenburuari eutsiz, Ana Carbajosa izango da gonbidatua. 2021eko irailean Angela Merkel. Crónica de una era (Editorial Península) argitaratu eban eta han kontetan dauenez, inork ez eban uste ikertzaile zientifiko barrurakoi batek, sasoi bateko Alemania komunistan hazi eta artzain protestante baten alabeak, azken hamarkadetako Europa eta mundua ulertzeko oinarrizko lider bihurtuko zanik.

Hitzordua 19:00etan da Bidebarrieta Kulturgunean, kultureari eskainitako gunean. Helburuen artean dau kulturea, literatura eta zientzia jorratzea eta sustatzea.

Ekitaldian sartzea doban eta librea izango da, aretoa bete arte. Bertara joan ezin dabenek aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango dabe www.kulturguneatb.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu