IV. Circo Zirkua Bilbon egingo da

Bizkaie! 2021-11-24 09:46   Kulturea

ZKZ Topaketea, abenduaren 3tik 8ra.

2020an, ohiko zirkuko artisten topaketea jaialdi arrakastatsu bihurtu genduan eta 2021ean edozeinentzako programazino erakargarriago bategaz ekingo deutsagu. Zirkozaurrek Festival ZKZ Topaketea hartuko dau abenduko zubian eta, besteak beste, galak eta zirku garaikideko ikuskizunak, tailer entretenigarriak eta maila goreneko masterclassak eskainiko ditu.

Festival ZKZ Topaketea jatorri askotako artisten arteko hartu-emonak bultzatzeko sortu zan, sektorea sendotzeko sareak eta zirkuituak sortzen lagunduz. Hasieratik, sano lotuta eta konprometiduta egon da babesten gaituan Zorrotzaurreko auzoagaz, bai eta Bilboko, Bizkaiko eta hurreratu gura daben gainerako herritarrakaz be.

Jaialdia abenduaren 3an hasiko da Zirkozaurreko instalazinoetan, 18:30ean, Circo de barrio dobako erakusketeagaz, aurrez esperientziarik ez daben profesionalek eta herritarrek alkarregaz egindako alkarsorkuntza-ekimen baten emoitzea.

Zapatutik eguaztenera, ikuskizun garrantzitsuenak izango dira egunero saio bitan: Bilborocken, 18:00retan eta Etxebarria Parkeko Karpan, 20:00retan: Mesedeetako espazioan, Abandónate mucho (Cía. XL), Veló como el rayo (Javi Javichy), Ye orbayu (Cía. Vaques), La chimba (Cía. The Shesters) eta Mestre Fufo Circoncherto (Cía. Fan Fin Fon) ikuskizunak izango dira.

Karpan 3 zirku galak izango dira, horreetako bat euskal artistakaz edo Euskadin bizi diranakaz, baita
Fuego salvaje (Wilbur) eta Kobr3 (Cía. Zirkozaurre) ikuskizunak be.

Zirkua gaur egungo bersinoan, Bilbon, Zirkozaurren, Bilborocken eta Etxebarriako Parkean.

Zirku garaikideko galak eta ikuskizunak

Aurten, kategoria goreneko 3 zirku gala eta estaduko konpainia finkatuen 8 ikuskizun izango dira.

Saioak Etxebarriako Parkean jarriko daben Karpan eta Bilborocken izango dira (La Merced, 1).
Ikuskizun bakotxerako sarrerak 10-12 eurotan erosi ahal izango dira Billetoren webgunearen bidez edo leihatilan saioa baino ordubete lehenago.

BONO BILBAOren kultura bonoa be erabili ahal izango da: bialdu zure bonoa mediacion@zirkozaurre.com helbidera eta adierazo zein ikuskizunetara joan nahi dozun.

Masterclassak eta zirku tailerrak

Zirkozaurrek formazinoaren alde egiten dau, zirkuaren profesionalizazino eta sozializazino proiektuaren alde.

ZKZ ’21 Jaialdiaren programazinoan tailerrak eta masterclass-ak izango dira.

Tailerrak udaltegietan izango dira jaialdiaren aurreko astean eta Etxebarria Parkeko Karpan jaialdian zehar. Masterclasseak Zirkozaurreko instalazinoetan egingo dira (Ribera de Deustuko Erribera Kalea, 70B – 1. pisua).

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu