'Amestutako lurraldea', Bastardix nafarren lan barria plazan

Bizkaie! 2021-11-23 13:12   Musikea

Iruñeko Katakrak liburudendan aurkeztu dabe gaur, hilak 23.



Bastardix
taldearen Amestutako lurraldea bigarren diskoak eten barik erabilten ditu musika-konstanteak, horreek baitira taldearen aldatzen ez diran bizi-konstanteak. Musika alaia da Bastardix taldearena sistema eta gizartearen bakotasunak eta hutsuneak kritiketako esperantza argi bat dabelako buruan, amestutako lurralde libre horretan oinak jarri eta pozik bizi. Bastardix taldeak rocka eta irlandar folka ditu oinarri sendo eta alai. Martxea, Bastardix taldearen musikeak badauka indarra, dibertimendua eta letren atal soziala buztartzeko gogoa, nahiko zuzenak baitira, ironia barra-barra.

Kantu errazak entzuteko, erakargarriak, adoretsuak dira kontzertuetan kantuakaz jentea txunditzeko. Josu Erviti teknikariak goi-goian itxi dau taldearen mailea. Kantu sendoak, rock bikaina nahastau dabe folk erauntsiakaz. Hori da Bastardix taldearen osogai interesgarriena, hau da, rockaren abaniko zabalak, irlandar folkak eta zelta kutsuko aireak jaurtiko gaituala amestutako lurraldera, jai giroa iraunkor bilakatzen dan lurraldera, nahiz eta balada batzuk zeozertxu lasaitu jaia. Salbuespenak, ostera, ez dau Bastardix taldearen soinu-zurrunbiloa baretuko.

Bastardix taldea (Nafarroa) 2015ean sortu zan eta Irlandako musikea izan daiteke soinu aldetik taldea lerrokatu dauena zelta kutsuko doinuetara, baina Euskal Herriko eta estaduko hard, punk eta rockak hartzen dabe musikearen beste erdia, edo alderantziz ete da? Ander Nagorek beste zortzi atomo batu ditu osotzeko nafar peto-petoa dauen izakera eta jarduera sasi-basatia. Atomoak trinkoak dira, leherketak, izena bezela, “bastarta”. Lehenengo diskoa 2019an argitaratu eben, Herederos de nadie (Gor). Beti datoz boladak eta ez dabe astirik hartu lozorrotzeko, baina ames egin dabe, jakina, lurraldeagaz eta euren musikeagaz.

Bastardix taldeak Amestutako lurraldea diskoa Drum Groove Studioan (Berriozar, Nafarroa) grabau dau 2020 eta 2021ean zehar Josu Erviti soinu teknikariaren gidaritzapean. Saioa Venturak “Su legado” abestian bersoa egin dau. Iñaki Ortiz de Villalbak Bakardadean kantuan abestu dau.

Bastardix

Rubo: gitarristea, ahotsak.
David Erro: Zeharkako txirulea, whistlea, ahotsak.
Aron Arguiñano: banjoa.
Joanes Arrizabalaga: biolina.
Ander Nagore: ahotsa.
Esti Iribarren: akordeoia.
Asier Garatea: bateria.
As Zait: gitarra, ahotsak.
Gorka Lascort: baxua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu