Nafarroako Gobernuak 'Kulturea Birkargau' kanpainea aurkeztu dau
2021-11-23 11:29 KultureaKultura-gozamena bultzatzeko eta eragileei laguntzeko.
Nafarroako Gobernuak Kulturea Birkargau kanpainea jarri dau martxan, herritarrak kultura-guneetara eta proposamen artistikoetara hurreratu daitezan eta publikoaren eta kultura-ehunaren arteko loturea indartzeko, bata-bestearen energiaz elikatzeko.
Rebeca Esnaola kontseilariak adierazo dauenez, herritarrek kulturearen alde egin behar dabe, ongizate personala eta emozionala elikatzeko.
Ignacio Apezteguía Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusia bat etorri da Esnaolagaz eta sortzaileak eta artistak babesteaz gan, herritarren artean kulturearen garrantzia nabarmendutea dala asmoa azpimarratu dau.
Irakurketea birkargau, musikea birkargau, antzerkia birkargau, jantzak birkargau, museoak birkargau, zinemea birkargau, folklorea birkargau, ondarea birkargau...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!