Estekak, emakume artisten lana zabaltzeko proiektua, zemendiaren 26tik martxan

Bizkaie! 2021-11-23 11:04   Kulturea

Pantailak ipiniko ditue Bilbon, Gasteizen, Leioan eta Getxon.

Sorkuntzearen eta artearen munduan emakume ugari dabiz, baina sarri ezkutuan geratzen da euren lana, edo ez dabe merezitako errekonozimendurik izaten. Hori konpontzeko asmoz, Bilboko Udalak Estekak programea ipini dau martxan, #BilbaoAurrera ekimen zabalagoaren barruan, eta Tu&Yo Producciones, Azaroa Films eta Puntocom Audiovisual laguntzaile dirala. 

Emakume artisten lana gizarteratzea eta zabaltzea da proiektu barriaren asmoa. Horretarako, zemendiaren 26tik abenduaren 10era, pantaila mobikorrak ipiniko ditue Bilboko, Gasteizko, Leioako eta Getxoko kaleetan, hainbat artistaren sorkuntzak erakusteko.

Disziplina ugaritako artistak aukeratu ditue Estekak ekimenerako: konpositoreak, ilustratzaileak, diseinatzaile grafikoak, poetak, raperoak, argazkilariak, jantzariak, pintoreak... Danetara, hamar sortzaile dira: Nere Falagan, Paula Olaz, Maitane Sarralde, Cristina Artola, Minima, Laura Sam, Janire Orduna, Ane Zapirain, Rut Birones eta Raquel Durán.

Bilbon, leku enblematiko eta jentetsuak aukeratu ditue pantailak ipinteko. Esate baterako, San Mamesen, Moyua plazan, metroko geltoki batzuetan eta Guggenheim Museoaren inguruetan ikusi ahal izango da hamar sortzaileon lana. Bilboko Udalak ez eze, Bizkaiko Foru Aldundiak be bultzadea emon deutso proiektuari. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu