Ramiro Arrue pintorea gogoan
2021-11-23 09:27 KultureaEuskal artearen barruan dauen garrantzia nabarmentzeko, artistearen heriotzearen 50. urteurrenean.
Bilboko Udaleko Juan Mari Aburto alkateaz gan, pintorearen senideak, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia, Miguel Zugaza Arte Eder Museoko zuzendaria, Olivier Ribeton Baionako Euskal Museoko konserbadore nagusi erretiratua eta udaleko ordezkari politikoak izan dira omenaldian.
Udalak hainbat hitzordu atondu ditu Arrueren bizitea eta obrea ezagutarazoteko, haren obrak publikoari hurreratzeko eta haren figureak euskal artearen barruan dauen garrantzia nabarmentzeko, artista honen heriotzearen 50. urteurrenean.
Asteon hitzordu bi izango dira Bilbon (Berbaldia eta proiekzinoa Udane Goikoetxea kazetariak aurkeztu eta gidatuko ditu):
Gaur, martitzena, hilak 23, Ramiro Arrue: abangoardiaren eta tradizioaren artean berbaldia emongo dau Olivier Ribeton Baionako Euskal Museoko konserbatzaile nagusi erretiratuak.
Eguaztenean, hilaren 24, Ramiro Arrue. Bera, él, lui dokumentalaren proiekzinoa eskainiko dabe, aitatu efemeridearen harian egin eta editautakoa.
Hitzordu biak Bidebarrietako liburutegian izango dira, doban. Gainera, zuzenean ikusi ahal izango da, YouTube plataforman, BidebarrietaTB kanalean edo aurrerago kanalean bertan.
Ramiro Arrue (Bilbo, 1892 – Donibane Lohizune, 1971)
1907an, Parisera joan eta bertan, marrazketa eta pintura-ikasketak egin zituan eta sarri ibilten zan Nemesio Mogrobejo, Franciso Durrio eta Antoine Bourdelle eskultoreakaz eta Ignacio Zuloaga pintoreagaz. 1911n, Ziburun jarri zan biziten. Urte haretan bertan, Euskal Artisten Alkartearen sorreran parte hartu eta hainbat zuzendaritza-kargu bete zituan, bere anaiek bezela. 1929an ezkondu zanetik –eta hil zan arte– Donibane Lohizunen bizi izan zan. Pintorea izateaz gan, eszenografoa eta esmalte finen egilea izan zan bere anaia Ricardogaz batera, baita ilustratzaile eta kartelgilea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!