Martxan da Getxotik Mundura ekimen solidarioa
2021-11-22 13:14 KultureaErakusketak eta azokak dagoz egitarauan.
Alkartasuna eta herritarren konpromisoa ardatz, beste urte batez martxan da Getxotik Mundura, Mundutik Getxora ekimen solidarioa. Aurtengoa 24. edizinoa da. Getxoko Udala bultzatzaile dala, eta alkarte ugariren laguntzinoagaz, egitarau bete-betea atondu dabe hurrengo egun eta asteetarako.
Algortako azokan zabalik dago gaurtik Mendebaldeko Sahara ez da kazetarientzako herrialdea izeneko argazki erakusketea, Mendebaldeko Saharan bizi daben egoera latzaren ingurukoa. ATFAL alkarteagaz lankidetzan antolatutako erakusketea abenduaren 3ra arte ikusi ahal izango da. Bidezko merkataritzako kakaoa eta kafea probetako modua be egongo da gaurtik abenduaren 28ra arte, ekimenagaz bat egin daben Getxoko 40 establezimeduetan.
Beste erakusketa batzuk be badakarz Getxotik Mundura ekimenak. Abenduaren 4tik 22ra Unesco Etxearen Unite 4 Heritage erakusketea bisitau ahal izango da Gobela kiroldegian; zemendiaren 25etik abenduaren 18ra, San Martin Toursekoa Misinoetako taldearen Kanseniako lurra eta jendea: bardintasunean hezitzen, eleizan bertan; eta gaurtik abenduaren 17ra, SolidaridUp proiektuaren Lankidetzeari edegitako leihoak Getxoko saltoki ugaritan.
Zemendiaren 28an, Muxikebarrin, ekitaldi berezia egingo dabe 25 urte eta gehiago alkartasunean lemapean. Helburua da Pro-Sahara ATFAL, Ayuda MAS, ICLI, Lagun Artean, San Martin Toursekoa Misinoak, Ecca Romo, Perualde-Pertsonalde eta Zabalketa entidadeak zoriontzea, txirotutako herrialdeetan 25 urte baino gehiagoan egiten dabizan lanagaitik. Sartzeko gonbidapena eskatu beharko da.
Azkenik, azoka solidarioa antolatu dabe San Martin Toursekoaren eleizan, izen bereko misinolarien taldeak antolatuta, abenduaren 13tik 19ra. Era guztietako produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira, modu bidezkoan egin dirala eta batutako dirua alkartasunera bideratuko dala jakinik.
Getxoko Udaleko Gizarte Kohesinoko zinegotzi Carmen Diazek era honetako ekimenen garrantzia azpimarratu dau: Gaur inoiz baino gehiago, beharrezkoa da Udalak nazinoarteko lankidetzarako politikak bultzatzen jarraitzea, pandemiak eta ingurumen-arazoek erakusten deuskuelako arazo globalei modu globalean erantzun behar jakela, guztioi eragiten deuskuelako, eta, gure kasuan, herritik bertatik, inor atzean ez ixteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!