Kontaketa Erotikoen II. Lehiaketea badator

Bizkaie! 2021-11-22 09:38   Kulturea

Lanak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da.

Kaixomaitia.eus 2007. urtean sortu zan euskaldunon hartu-emonetarako topagune legez eta, gaur gaurkoz, era horreetako euskerazko bakarra da. Aurrerago, 2015. urtean bloga sortu eban atariak helburuen artean ditualako, besteak beste, euskerazko edukiak sortzea eta zabaltzea: personen arteko hartu-emon afektibo eta sexualagaz dituen gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak. Sinistuta baitago euskerearen normalizazinoaren bidean ezinbestekoak dirala euskerazko edukiak sortzea eta sarean be zabaltzea.

Edukiak sortu eta sustatzeko asmoari eusteko 2020. urtean, Elkar argitaletxeagaz batera Kontaketa Erotikoen Lehiaketea atondu eban. Lehen edizino haren erantzun bikaina ikusita, Kaixomaitiak eta Elkar argitaletxeak bigarren edizinoa jarri dabe martxan.

Kontuak kontu, lanak aurkezteko epea zabalik dago 2021eko abenduaren 31ra arte eta lanak hemen aurkeztu behar dira.

Irakurri Kontaketa Erotikoen Lehiaketako oinarriak hemen.

Irabazleen izenak 2022eko martian ezagutuko dira.

Sariak:

• Irabazlea: 1.000€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu moltso bat eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.

• 2. Sailkatua: 500€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu moltso bat eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.

• 3. Sailkatua: 250€ ko saria, Elkar Argitaletxearen liburu moltso bat eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.

• Laugarrenetik zortigarrenera:  Elkar Argitaletxearen liburu moltso bat eta 100€ko elkar liburu-dendetarako opari txartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu