Sueder taldeak disko barria dakar, 'Drama barik'

Bizkaie! 2021-11-18 10:08   Musikea

Zortzi kantuko bildumea da.

Sueder taldea bueltan da, eta disko barria prest dau. Zortzi kantuko bildumea da Drama barik, eta barikuan, hilak 19, entzun ahal izango dogu oso-osorik. Horren aurretik, entzungai ipini dabe Enperadorea singlea, zaleek diskoa nondik nora datorren jakin deien. Kantu alaia dala dinoe taldekideek. Entzun hemen.

Suederren ohiko estiloan, rock doinuak dira Drama barik-en oinarria, baita mezu positibo eta baikorrak be. Jon Urriolabeitia soinu-teknikariak lagunduta grabau dabe diskoa, Arratzuko Korturec estudioan.

Hurrengo asteetan, Drama barik laneko kantuak ezagutzeko modu ugari izango doguz. Formatu digital zein fisikoan datorren diskoaz gan, zuzenean be agertuko da Sueder, oholtza ganean. Durangoko Azokearen barruan, Ahotsenean dabe hitzordua. 

Gernikan sortu eben Sueder taldea Koldo Sanchezek, Ander Uribarrik eta Unai Aldekozeak, 2011. urtearen bueltan. Xabi Larrainzar batu jaken gero. Orain dakarrenaren aurretik, Bazan ordue diskoa plazaratu eben 2015ean. Bigarren diskoa hirukote formatuan egin dabe Uribarri, Aldekozea eta Larrainzarrek. Euskeraz kantetan dabe Suederrekoek, normalean bizkaieraz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu