Jokin Erkorekak 'Banda' poema liburu barria aurkeztuko dau Bilbon
2021-11-18 08:40 KultureaZemendiaren 19an, 19:00etan izango da, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.
Banda poema-bildumak sari gorena jaso eban Blas de Otero Poesia Lehiaketearen azken edizioan eta Epaimahaiak nabarmendu eban testua, ohikoa baino laburragoa izan arren, oso zehatza dala, biribila, egiturea osotzerakoan. Irratsaio baten moduan landua, erritmo handikoa da, poema luzeak eta laburrak tartekatuta, gaia poema laburretan emonaz baina, gero, tarte luzeetan be agertuz. Uria eta naturea batu ditu eta sarritan, poeteak tonu apokaliptikoa erabili dau; eta, beste batzuetan, barruko babesa gura izan dau, begiradearen indarra maila sinbolikora jasoaz eta gizartearen okerbideak argituz. Kultoa, sentibera eta gordina da Banda. Ez dauka ez joanik ez etorkizunik: orainaldia, besterik ez.
Barikuko saioan, Jokin Erkorekagaz batera, Irati Iturritza eta Uxue Razquin egongo dira.
Jokin Erkoreka
Bost bilduma eta liburu bat argitaratu ditu Jokin Erkorekak. Azkena, Lore Hilak. Mecalen (Cannes) saritutako La caída del vencejo film laburraren soinu-bandea sortzen parte hartu eban. La Espiral blogaren editorea da eta hainbat lanbide izan ditu: arrain-saltzailea, udalekuetako begiralea, diskoteketako backstageetako laguntzailea.... Bilbon hara eta hona ibilten da txakurragaz paseoan edo Kafe Antzokian. Haxotz musika taldeko kide be bada.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!