Miren Agur Meabe eta Aiora Jakarentzat Gazte Literaturako Vitoria-Gasteiz Saria
2021-11-16 12:56 KultureaEuskerazko itzulpenak autortzea da deialdiaren asmoa.
Gasteizko Udalak 2002tik antolatzen ditu Ume eta Gazte Literaturako Vitoria-Gasteiz Sariak, beste hizkuntza batzuetatik euskerara itzulitako obrei autortzea egin eta itzultzaileei bultzadea emoteko. Aurten, 18. edizinoan, Miren Agur Meabe eta Aiora Jaka izan dira irabazleak, eta bakotxari 9.000 euro emongo deutsez. Aurreko beste edizino batzuetan be sariak irabazitakoak dira Jaka eta Meabe.
Ibon Martinen Onin y el secreto de las brujas (Onin eta sorginen sekretua) liburua itzultzeagaitik eskuratu dau saria Jakak. Martinek sortutako Onin personaiaren laugarren abenturea da liburua. Nobela baltzak idazteagaitik da ezaguna donostiarra, baina Oninen liburuen bidez umeentzako literaturan be badabil.
Miren Agur Meabek, ostera, César Mallorquínen obra baten itzulpenagaitik irabazi dau, hain zuzen be El círculo escarlata edo Zirkulu gorrimina. Gazteentzako liburu honetan abentura eta misterioa barra-barra topauko ditu irakurleak.
Danetara, aurtengo deialdira 16 lan aurkeztu dira. Umeen literaturakoak izan dira hamar, eta ganerako seirak, gazteen literaturakoak. Epaimahaian egon dira Karlos del Olmo Serna, Aintzane Atela Gurrutxaga, Ainara Ruiz Benito, Miren Ibarluzea Santisteban eta Karlos Zabala Oiartzabal.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!