90eko hamarkadako arte-bildumea Bilbon
2021-11-15 13:48 KultureaBizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak lehenengoz erakutsiko ditu lanok.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak azken berrogei urteetan eskuratutako bilduma propioaren altxor artistikoak atara ditue barriro herritarren gozamenerako. Bagilean 80ko hamarkadako artea izan bazan protagonistea, orain hurrengo hamarkadako margolanak eta eskulturak dagoz ikusgai, urtarrilaren 28ra arte, administrazino-egoitzako erakusketa-aretoan (Hurtado de Amezaga, 6 – Beheko solairua. Bilbo). 90eko hamarkadako artea. Sasoien arteko oihartzuna erakusketeak egile ospetsuen eta EHUko Arte Eder Fakultadetik urten barriak ziran artisten lanak batzen ditu.
Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoak beste horrenbeste artistaren 15 lan batzen ditu, gehienak 60ko eta 70eko hamarkadetan jaiotakoak, Txus Melendez, Juan Ugalde, Andoni Euba, Jorge Rubio, Fermin Moreno, Luis Candaudap, Dora Salazar, Asuncion Goikoetxea, Abigail Lazcoz, Roberto Ruiz Ortega, Jose Zugasti, Carmen Olabarri, Begoña Zubero, Patricia Lopez eta Eduardo Sorrouville.
Erakusketa hau 90eko hamarkadara egindako bidaia bat da. Hamarkada horretan, hainbat jazoera sozial, politiko eta teknologikok ezarritako mugetatik urtetako eta sortzeko modu barriak ekarri zituen. 1989an, Berlingo harresia jausi osteko testuinguru soziopolitiko barria, konputagailu personalen zabalkunde masiboak eta interneten garapenak ekarri eben aurrerapen teknologikoak eta XX. mendeko arte bisualen tradizinoa bera, artistearen errealidadeaz eta esperientziaz bustitako erakusketa honetako lanetan islatzen dira.
Hamarkada hau gaur egungoa balitx moduan sentiduten da eta, era berean, antxinako historia balitx moduan: Transizino kultural, sozial eta teknologiko handiko boladea islatzen dau. Sasoi horretan arteak, adierazpide barrien bila ordura arte ezarritako mugetatik atarateko jokerea eukan, azaldu dau Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak, Andoni Euba, Carmen Olabarri, Luis Candaudap, Roberto Ruiz Ortega, Jesus Melendez eta Eduardo Sourrouille artistak be egon diran erakusketearen aurkezpen ekitaldian.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen arte-bilduman ia 200 lan dagoz gaur egun, batzuk eskuratuak eta beste batzuk dohaintzan jasoak. Hogei bat 90eko hamarkada horretakoak dira. Altxor ezkutu hori Anton Aurre demokrazia sasoiko Batzar Nagusietako lehenengo buruak izan eban bihozkadeari esker batu da. Orain pasetan dan moduan, sasoi haretan Bizkaiko Legebatzarrerako artea eskuratzeko programea jarraitu bat martxan jartearen alde egin zan eta artista hasibarriak kontuan hartu ziran, gaur egun UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeagaz egiten dan moduan. Hitzarmen horren helburua Bizkaian trebatutako artisten harrobi gaztearen lana erakustea da.
90eko hamarkadako artea. Sasoien arteko oihartzuna erakusketea, Bizkaiko herritarrei erakunde horrek artean eta kulturan egindako inbersinoa ezagutarazo gura deutsen eta Euskal Unibersidade Publikoari hamarkada haretako talentua sortzeko leku moduan balioa emon gura deutsan erakusketa-moltso baten hirugarrena da: Lan ikusgarriak dira, bai neurriagaitik, bai artelanen indarragaitik be, esan dau Otaduik eta gure altxor guztiak erakusten jarraitzeko konpromisoa hartu dau, Bizkaiko herritarrek gozau deiezan.
90eko hamarkadari buruzko erakusketeak ONCEren babesa izan dau
Itsuen erabateko integrazinoaren eta inklusinoaren alde egiten dauen erakundeak bere laguntzea emon dau, erakusketearen informazino-zirkuitua braille formatuan egon daiten, kolektibo horrek kulturarako dauen sarbidea errazteko. Erakusketearen aurkezpenean, Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde
ordezkaria eta Rafael Ledesma presidentea izan dira, beste dozena bat lagunegaz batera: Lankidetza horren bidez adierazo gura dogu garrantzitsua dala bizitearen alderdi guztiak itsuentzat eskuragarri izatea, baita kulturarako sarbidea be eta, kasu honetan, artelanetarako sarbidea. Beharrezko egokitzapenakaz kultura, informazinoa, hezkuntza edo lana edo beharra eskuratzeak gure erakundearen helburu gorena bete ahal izatea esan gura dau, hau da, gizarte guztiz inklusibo batean modu autonomoan bizitea, esan dau Anduezak. Horretarako, erakundeek, Bizkaiko Batzar Nagusi honeen kasuan bezela, holango ekimenakaz bat egitea behar dogu, lurraldeko ganerako herritarrei emoten jakezan aukerak geuri be emonez, gaineratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!