Idatz & Mintz aldizkariaren ale barria kalean da

Bizkaie! 2021-11-12 09:36   Kulturea

Miren Agur Meabe, Luigi Anselmi, Jabier Kalzakorta eta beste askoren testuak dakarz.

Urtero zenbaki bi argitaratzen ditu Idatz & Mintz literatura aldizkariak, Labayru Fundazinoaren bultzadaz, eta 2021ari jagokon bigarrena plazan da dagoeneko. Ibilbide luzeko argitalpena da, honako hau 71. zenbakia da. Ohiko moduan, bertoko idazleen testuak, kanpokoen itzulpenak eta literatureari lotutako bestelako jakingarriak topauko doguz.

Enrique Morente marrazkilariak egin dau 71. zenbakiko azaleko ilustrazinoa. 

Sorkuntzako idatzien artean, Miren Agur Meaberen Kurkuiloa modu minorrean, Luigi Anselmiren Vikingoaren itzulera, Iratxe Ormatza Imatzen Datafonoa eta Galder Urzaaren Poema dakarz ale barriak. Ganera, Xabier Bovedak literatura unibersala gurera ekarteko beste pauso bat egin dau, oraingoan Pere Casaldàliga i Pla aurkeztu eta haren testu hautuak euskeraz emonaz.

Jabier Kaltzakortak ahozko literatureari heldu deutso oraingoan be, Duvoisin kapitainak bildutako 105 esaera zahar argitaragabe artikuluan. Orain arte ezagutzen ez zan Duvoisinen corpus hori argitara ekarri dau.  Amaitzeko, Inaxio Lopez de Aranak Euskarazko lehen soinuen sailpena artikuluan, euskeraz egindako grabazino zaharren barri emoten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu