Kultura eta sormen-industrietan barrikuntzeari buruz hausnartzeko hitzordua Bilbon

Bizkaie! 2021-11-11 12:42   Kulturea

Bertoko eta nazinoarteko adituak Bilbon.

Kultura eta sormen sektoreetan barrikuntzeak dauen gero eta interes handiagoa dala eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak CCIs and Innovation Contrast jardunaldiak atondu ditu gaur eta bihar Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldian bertoko eta nazinoarteko adituak parte hartzen dagoz eta hainbat gai jorratuko ditue, besteak beste, kultura eta sormen-industrietako barrikuntzearen zehaztapena (KSIak), I+G eta I+G+Bren neurketea eremu horretan.

Gainera, azterketa pilotu bat aurkeztuko da, barrikuntzearen neurketan eta adierazleetan oinarritutakoa, Euskadin eta Europako Flandes (Herbehereak), Piamonte (Italia) eta Ipar Renania-Westfalia (Alemania) eskualdeetan ezartzeko.

Era berean, jardunaldiotan Europako Bauhaus Barriari buruzko saio berezi bat egingo da: Bizikidetza-modu ederragoak, jasangarriagoak eta inklusiboagoak eratzen. Jentearentzat zabalik egongo dan berbaldi honek, praktika onen bidez, nazinoartean kultura eta sormen-sektoreetan barrikuntzearen arloan egindako azken lanak ezagutarazoko ditu eta, aldi berean, euskal KSIen praktika barritzaileak eta Euskadin azken urteotan arlo horretan egin diran aurrerapenak ikusarazoko ditu.

Gai horreek guztiak, bai eta adituen parte-hartzea be, 2021ean landutako gogoeta eta eztabaida-prozesu baten ondorio dira. CCIs and Innovation Contrast izeneko lan-prozesu horretan, hiru espezialista-talde batu dira lineako saioetan, KSIen barrikuntzeagaz lotutako hainbat gai alkarregaz lantzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ahaleginetako bat da proiektu hau, jardunbide egokiak trukatzeko eta ezagutzak lantzeko guneak sortzeko. Era berean, Euskadiko RIS3 estrategiaren barruan sartzen da, Euskadi Sortzailea gidaritza-taldetik, 2020 eta 2021 artean garatua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu