Erretratu zaharrak batuko ditue Garain

Bizkaie! 2021-11-11 10:05   Kulturea

Zemendiaren 26an eta 28an ipini dabe hitzordua, udaletxean.

Herriko bizimodua, ohiturak eta lekuak erakusten dituen argazkien bila dabil Gerediaga Alkartea Garain, bertako historia bisuala batzeko egitasmoaren barruan. Urrian, Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, erretratuak batzeko ekinaldia egin eben, baina herritarrek material baliotsu gehiago gordeta euki leikelakoan, barriro egingo dabe bilketea.

Udaletxean jarri dabe argazkiak batzeko hitzordua: zemendiaren 26an, barikua, 17:00etatik 19:30era; eta zemendiaren 28an, domekea, 11:00etatik 14:30era. 

Argazkiak eurak batzeaz gan, bertan ikusten dana ulertzea be garrantzitsua da. Horregaitik, ahal dan neurrian, erretratuak emoten dituen herritarren lekukotasunak batuko ditu Gerediagak. Bestetik, argazki guztiak digitalizau egingo dira, eta kopia digitala emongo jake ekimenean parte hartzen dabenei.

Behin argazkiak eta lekukotasunak batuta, sasoi bateko Garaiko bizimodua eta lekuak hobeto ezagutzeko modua izango dabe adituek zein herritarrek. Gerediagaren asmoa da batutako guztia jentaurrean erakustea, abenduan, baina zein egunetan ez dabe zehaztu oraindino. 

Zeregin honetan Garaiko Udalagaz alkarlanean dabil Gerediaga. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu