Bizikidetzearen balioak landuko ditue Muskizeko eta Abantoko ikasleek
2021-11-10 13:31 KultureaPetronor-en II. Kultura Campusa zemendiaren 15ean hasiko da.
Muskiz eta Abanto udalerrietako sei ikastetxetara helduko da Petronor enpreseak bultzatutako II. Kultura Campusa, zemendiaren 15etik 30era. Gizartean bizikidetzea lantzen laguntzen daben balioak eta ezagutzak konpartiduko ditue 6 eta 16 urte bitarteko 300 ikasle inguruk, egitarauko hamalau berbaldien bidez.
Honeek dira ekimenagaz bat egin daben ikastetxeak: Muskizen, Somorrostro Heziketa Zentroa, San Juan ikastetxea eta Cantarrana eskolea; Abanton, Askartza Isusi HLHI, Dolores Ibarruri BHI eta Buenos Aires HLHI.
Saio guztiak profesionalek gidatuko ditue (psikologoek, hezitzaileek...), ikasleen artean hainbat gairen inguruko sensibilizazinoa zabaltzeko. Bardintasuna, genero-indarkeria, elikadura osasungarria, obesidadea eta hezkuntza emozionala jorratuko ditue.
Era horretara, gazteen garapen personalerako funtsezkoak diran alderdiak landuko ditue Kultura Campusean, jarduera fisikoak eta bizimodu osasungarriak dakarzen onurak aitatzeaz gan. Ume eta gazteakan eraginda, gizarte bidezkoago eta solidarioagoa eregitea da asmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!