Bederatzi konpainia Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdian

Bizkaie! 2021-11-10 08:31   Kulturea

Zemendiaren 20tik 28ra egingo dabe.

Bambalina Teatre Practicable konpainiaren 'Quijote' | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbao Tx Fest edo Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiaren egoitza nagusia BBK Salea izango da, baina Bilboko eta Bizkaiko beste areto batzuetan be emonaldiak programau ditue. Zemendiaren 20tik 28ra bitarteko egitarauan, bertoko eta kanpoko bederatzi konpainia dagoz: Euskal Herrikoak, Andaluziakoak, Madrilgoak, Valentziakoak, Kataluniakoak, Greziakoak eta Israelgoak. 

Estilo eta jatorri ugaritako sortzaileen lana Bilboko eta Bizkaiko publikoari hurreratzea izango da asmoa. Hiru ikuskizun gaztelaniaz izango dira, bi euskeraz, bat ingelesez eta hizkuntza bat baino gehiago batzen ditu beste batek. Berba bako hiru saio be sartu ditue egitarauan.

Bambalina Teatre Practicable valentziarrek ikuskizun bi ekarriko ditue festibalera, Quijote eta Cu-cu. Saio banatan ikusiko doguz Yael Rasooly, Andrea Díaz Reberedo, Andrea Cruz Company, Antama Pantahou, Etcetera Teatro, Di Filippo Marionette, Teatre de L'Abast, Wynfyd, Zero en Conducta eta Gorakada.

BBK Salako emonaldi nagusiez aparte, gazte eta helduentzako hiru saio egongo dira La Fundición aretoan, eta uriko beste barruti batzuetan be jaialdiaz gozetako aukerea izango dabe, Errekalde, Otxarkoaga, Basurtu-Zorrotza eta San Frantzisko barrutietako programa berezian. 

Bilbotik kanpora, Lezama, Larrabetzu, Areatza eta Arrigorriagara helduko da Bilbao Tx Fest. Txotxongiloen inguruko topaketea biribiltzeko, master class erako saioa atonduko dabe.

Egitarau osoa hemen (PDF).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu