Taxio Ardanazek 'Credere Obbedira Combattere' aurkeztu dau Bilbon
2021-11-09 10:22 KultureaArgitalpen autoeditaua da.
Roma Akademia erakusketearen parte dan Taxio Ardanaz artista bisualak Credere Obbedira Combattere argitalpena aurkeztu dau Bilboko Azkuna Zentroan. Argitalpen autoeditaua da eta Italian, Erromako Espainiako Akademiako bekadun lez, 2019ko urtarriletik irailera bitartean egindako material piktoriko eta artxibokoaren multzo zabala da.
Roma Akademiako artistea be badan Marta Ramos-Yzquierdogaz, barriketaldia izango da Italiako egonaldian egindako lan horretaz. Argitalpen honen sorburua izan dan lan-prozesu osoaz jakitun, aurkezpen hau abiaburua izango da testu kritiko bat egiteko proiektuan laguntzeko.
Taxio Ardanaz
Iruñea, 1978. Arte Ederretan lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean, eta, besteak beste, Itziar Okariz, Esther Ferrer, Julie Mehretu, Miroslaw Balka eta Peio Aguirre artistek eta komisarioek emondako mintegi eta tailerretan osotu dau prestakuntzea.
Azken urteetan Italian, Kurdistanen, Kuban, Austrian, Mexikon eta Txinan egin ditu egonaldiak.
Sorkuntza artistikoko eta errekonozimenduko hainbat beka jaso ditu, besteak beste, lehen saria XV. Nafarroako Artista Gazteak Lehiaketan (1999) eta bigarren saria 2007. urtean. Bestalde, Biennal d’Art Ciudat d’Amposta (2020) eta Itzal Aktiboa Sarian (2018) aukeratu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!