'DalecandELA The Soundtrack'
2021-11-09 11:49 KultureaGetxon, Muxikebarrin, zemendiaren 27an.
DalecandELA alkarteak Bizkaiko lurraldeko musika talde asko batu ditu, alkartearen espiritua, arazoak gainditzeko pasinoa zein itxaropena ardatz hartuta.
Tío Pete estudioetan izan dira 80-100 musikari, Luis Echevarría izan da produktorea eta Iñigo Escauriaza kontrol teknikaria, danak baikortasun mezua marrazten daben hamazortzi konposizino grabetan: DalecandELA The Soundtrack.
Diskoa CDan eta Vinyl Deluxe Edizinoan argitaratuko da eta plataforma digitaletan eta www.dalecandela.org webgunean salgai egongo da parte hartu daben taldeen webguneetan. Bien bitartean, abesti bakotxaren bideoklipak argitaratzea da asmoa eta diskoko singleak aurreratzea. Horrezaz gan, grabazio prozesu osoaren eta aurtengo udagoienerako hitzordua aurreikusita dauen aurkezpen kontzertuaren dokumentala editauko da.
Ohikoa dan legez, irabaziak ELA dabenei laguntzeko eta ikerketa lanak egiteko izango dira.
Artistak
SMILE: Inoiz ez da berandu; McENROE: Alemanen kala; EL INQUILINO COMUNISTA: Ikusi argia; LOS BRAZOS: Utzi nazazu joan; FAKEBAND: Benetako maitasuna; LAST FAR DEAL: Eskerrik asko; STILL RIVER: Ridin 'on; MARGO CILKER: Wichita; LEE PERK: Itxaropena dugu; NEBRASKA: Candela; LOS RETROS: Egun bat gehiago; THE HORNIES: Hornieland; THE MARSHALS: Jimmy Lafeet; KEEP CALM: Ez ditu nire ametsak kenduko; ONTARIO: Bingo; DALECANDELA LAGUNAK: Sendabide handiaren eguna; TRESONROCK: Dalecandela; eta PETER & VELAS: Erdibidean.
Erosi diskoa hemen.
DalecandELA The Soundtrack
Zemendiaren 27an, Getxon, Algortako Muxikebarrin, arratsaldeko 17:00etan eta 19:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!