'Tantaka. Aske Rot Punkt Art' Imanol Marrodanen lanak Bilbon

Bizkaie! 2021-11-04 13:42   Kulturea

Erakusketea zemendiaren 30era arte egongo da zabalik Abandoko Udaltegian.

Expodistrito, Bilboko Udalak atondutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloak, Imanol Marrodán bilbotarraren obrak erakutsiko ditu zemendiaren 5etik 30era. Sartzea doban izango da.

Erakusketan, artisteak Tantaka aurkezten dau, boulder-eskalada espazio-eskultura-arkitekturea, sortzailearen eta semearen artean eregitako esperientzia. Lan-prozesua urte bi baino gehiagokoa izan da (2019 eta 2021). Esangura horretan, Tantaka proiektua gizarte eta eguneroko bizitzako beste testuinguru eta jarduera batzuetan arte garaikidea apliketako estrategia bati jagoko. Sorkuntza-ikerketek dituen erabilerak eta gizartea eraldatzeko orduan daben garrantzia ikusarazoteko eta erakusteko modu bat da.

Imanol Marrodán (Bilbo, 1964)

Gaur egun Gasteizen bizi eta lan egiten dau. Diziplina arteko sortzailea eta ikertzailea da eta bere lanak, besteak beste, lan kritikoa egiten dau arteagaz eta pentsamendu garaikideagaz zerikusia daben hainbat ekitaldiren bidez, sormen-proiektu personalaren parte legez.

Imanol Marrodánen helburu nagusietako bat da sorkuntza garaikidearen erabilera eta aplikazio praktikoak bilatzea, ikusarazotea, argitzea, komunidade sozial, politiko eta ekonomiko baten etorkizuna egituratzeko oinarrizko elementu lez eta haren aldaketak eta bilakaerak zehaztea.

Expodistrito

Programea Bilboko Udalaren ekimena da helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be.

Ekimenaren programazino guztia www.kulturabarrutik.eus webgunean konsultau daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu