Gustavo Adolfo Becquerri omenaldia egingo jako Bilbon
2021-11-04 12:08 KultureaIdazlea hil zaneko 150. urteurrenean.
Poesía eres tú izeneko hitzorduan, Lee-Escribe Alkarteko honako rapsoda honeek hartuko dabe parte: Iñaki Urrutia ikuskizunaren zuzendaria, Idoia Carramiñana euskerazko poemen itzultzailea, Isabel Bravo biolinistea eta Ana Ispizua biolontxelistea. Sarrera librea du ekitaldiak, lekuak bete arte.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean Gustavo Adolfo Bécquerren heriotzearen 150. urteurrenaren omenezko Poesía eres tú izeneko poesia eta musika errezitaldia izango da zemendiaren 5ean, barikuan. Sartzea doban eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Lee-Escribe Elkartea
1988an sortu zan irakurteko eta idazteko zaletasunagaitik batutako emakume talde baten eskutik; alkartea sortu eben literatur zaletasunak ardatz foro bat ezartzeko helburuari eutsiz, baita etenbako bilakaera eta ikaskuntzearen erabagi sendoagaz be. Lee-Escribe Alkarteko hasierako talde txikia handi egin eta ehun persona inguru dira gaur egun; oinarrizko zutabe bitan oinarritzen da: Decires argiltapena eta etenbako prestakuntzea, literatura-ekitaldietan egiten dituen tailer eta kolaborazinoen bidez.
Euskadin COVID-19ko pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoerea amaitu ondoren, Bidebarrieta Kulturgunean atondutako ekitaldietarako edukierea % 100 da eta maskarea erabiltea nahitaezkoa da oraindino be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!