Euskal jantzak Bilboko plazetara bueltauko dira
2021-11-04 10:23 KultureaZemendiaren 6an izango da Jantza Plazetan zikloaren lehenengo saioa.
Euskal folklorea eta jantzak Bilboko leku publikoetara eroaten dituan ekimena da Jantza Plazetan, modu parte-hartzaile eta ludikoan. Udalak aurreratu dauenez, asteon bertan ekingo deutse hurrengo edizinoari, eta zemendian eta abenduan 30 saio egingo ditue. Erromeriak, jantzaldiak, kalejirak eta erraldoien desfileak dagoz egitarauan.
Lehenengo hitzordua zapatuan, hilak 6, izango da, Arangoiti auzoan, goizeko 11:30ean. Ondalan konpainiak erraldoien kalejirea atondu dau egun horretarako. Domekan, hilak 7, Indautxu plazan, jantzen alardea antolatuko dau Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak.
Udalaren asmoa da Jantza Plazetan auzo eta barruti guztietara eroatea. Hurrengo hile bietan, beraz, Deustu, Abando, Begoña, Uribarri, Basurtu-Zorrotza eta Errekalde barrutietan egingo ditue saioak.
Bilboko talde ugariren laguntzinoa dau Udalak asteburuetako hitzorduak atontzeko orduan. Aurtengo egitarauan, Batasuna Arraizbide, Beti Jai Alai, Bihotz Alai, Gaztedi, Ibai Arte, Ondalan eta Salbatzaile dabiz zeregin horretan, Bizkaiko Jantzarien Biltzarragaz batera.
Jantza Plazetan programearen helburua euskal folklorea indartzea eta balioa emotea da, leku publikoetan jantzaldi, erromeria eta kalejirak antolatuta. Jantzaldi tradizionalen izakera parte-hartzailea berreskuratzea be bada asmoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!