Badatoz Keinu ikastaroak

Bizkaie! 2021-11-03 07:55   Kulturea

Antzerkigintzatik edateko aukerea Gernikan.

Hasi barri dogun zemendian, antzerkigintzatik edateko aukerea izango da barriro: Keinu ikastaroen eskutik, bai umeentzat baita nagusientzat be aukera parebakoa egongo da Gernikan antzerkiaz gozetako. Ander Lipus etxeko aktoreak zabalduko dau zikloa, Ruth Guimerári testigua pasetako. Azkenik, Oihane Enbeitak txikienentzako tailer bat atondu dau euren antzerkirako pasinoa hauspotzeko.

Zemendiaren 6an eta 7an, Keinu Ander Lipus etxeko aktoreak zabalduko dau zikloa: Aktorearen olgetea eta jantzea, goizeko 10:00etatik 13:00era, Gernikako Astran.

Zemendiaren 20an eta 21ean, Keinu Ruth Guimerari: Gorputza eta irudimena, goizeko 10:00etatik 13:00era, Gernikako Astran.

Abenduaren 4an eta 5ean, Keinu Oihane Enbeitari: Aurrera gure showa, 10:00etatik 11:30era eta 12:00etatik 13:30ra, Gernikako Astran.

Izena emoteko, 686 198 264 telefonora deitu edo info@artedrama.eus helbidera idatzi.

Keinu

Artedramak, Astrak eta Kultur Etxea Fundazinoak alkarlanean, arte eszenikoetara hurreratu gura daben herritarrentzako aukerea da Keinu, olgetea, irudimena eta sorkuntzea elementu nagusi dituan antzerkiaren abenturan sartzeko. Gernika-Lumon, antzerki ikastaroak be izango dira, arte eszenikoen mundura lehen pausua emoteko tailer trinkoak euskeraz eta horreekaz batera antzerkigile batzuen begirada ezagutzea helburu. Gure Keinu antzerkigileei, antzerkizale eta etorkizuneko aktoreei zabaldu gura jake gure herrian eta eskualdean. Antzerkia olgeta moduan euskera hutsean lantzea da erronka nagusia, saioetan ikasle bakotxak sormenezko uniberso propioa eregi eta antzerkiaren forma guztiak ezagutu daizan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu