Euskal musikagintzako azken nobedadeak, 56. Durangoko Azokako Spotify zerrendan
2021-11-02 12:11 KultureaAstez aste eguneratzen joango da.
Hilebete baino ez da falta 56. Durangoko Azokea hasteko eta euskal kulturearen plazeak edizino honetako Spotify zerrendea argitaratu dau gaur. Musikazaleek Euskal Herriko musikagintzako azken nobedadeak topauko ditue bertan: 40 abesti dagoz musika-zerrendan baina astero eguneratuko da, euskal musikari eta taldeek euren azken nobedadeak Spotifyn argitaratzen doazen neurrian.
Azken urteetan legez, danetarik dago zerrendan: musikari ezagunak, hasibarriak, kantautoreak, aspaldiko abestien bersinoak, euren lehenengo diskoa kaleratu daben musikari gazteak, urtero Azokan hutsik egiten ez dabenak...
Pop-rock doinuak dira nagusi Spotify zerrendan: Audience, Insomnia, Sueder, Nax Agirre, Addar, Rolan Garces, Bandatze, Ezpalak, Etxekalte eta Habi... Baina oparoa izan da aurten bakarlarien lana, lan barriakaz helduko baitira Jabier Muguruza, Iker Lauroba, Maite Larburu, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Eneritz Furyak, Olatz Salvador (Rozalenegaz batera egindako abestia), Petti, Serge, Bixente Martinez, Mikel Moreno Kauta
taldearen abeslari ohiaren proiektu barria...
Folk doinuak be badagoz eta horren adibide dira Amak, Iñaki Palacios, McOnak eta Gorka Sarriegiren arteko lankidetzea, Jabi Patxon, Kherau, Kalakanek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz kaleratutako lana eta bestelakoak. Musika-estilo guztiek izango dabe lekua Azokan: flamenkoa Kilimak taldearen bidez, Anita Parkerren funk doinu jantzagarriak, Arri!-ren musika elektronikoa, Bengo, Nikotina eta Duplaren rap doinuak edota poema-liburu baterako sortutako abestia, Hedoi Etxarteren eskutik.
Urtero bezela, aspaldiko abestien moldaketak be izango ditugu Azokan: Jon Maiak eta Asier Etxeandiak Gozategiren Nirekin abestiaren bersinoa egin dabe; Zetak taldeak Zein ederra izan den diskoaren reedizinoa egingo dau; Txomin Artolaren Aberriaren Mugak abestiaren moldaketea be izango dogu...
Durangoko Azokan ume eta familientzat hamaika sormen-lan izaten dira urtero eta horren erakusgarri be bada Spotifyko zerrendea, izan be, bertan topauko doguz Ene Kantak taldeak edota Kantu Kolorek kaleratutako azken lanak edota Irrien Lagunak-ek zabaldutako Mundu berri bat guztiontzatEuskal Herriko musikagintzaren azken nobedadeak.
Azkenik, musika klasikoa gustoko dabenek be German Ormazabal eta Garikoitz Mendizabalen Metamorfosia lanaz gozau ahal izango dabe.
56. Durangoko Azokako zerrenda honetan 40 abesti agertzen badira be, hurrengo asteetan hainbat musika-taldeen single barriak gehituko dira, besteak beste, Huntza, Skakeitan, Nahiak Nahi, Bastardix, STR, Dientes de Luna, Maren eta bestelakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!