Asier Sanzek 'Imajinau Bilbao Imagina' umore grafikoko liburua aurkeztuko dau
2021-10-28 13:28 KultureaAurkezpena zemendiaren 2an izango da Bidebarrietako Liburutegian.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Imajinau Bilbao Imagina Asier Sanzen umore grafikoko liburuaren aurkezpena hartuko dau datorren martitzenean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dan aurkezpenean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia izango da, egileagaz batera.
Liburuan Bilbo uri mugabakoa nabarmentzen dau egileak, irudimenaren botereari esker. Danetara, 140 ilustrazino baino gehiagoren bidez, egileak uriko altzarietatik bidaia bat proponiduten dau, irudimenean barrena, objektuak errutinatik atarata, alde magikoa topau daigun. Liburua Bilbao Aurrera 2021 Planaren eskutik dator, Udalaren plana kultur sektorearen lana bultzatzeko eta COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren ondorioak arintzen saiatzeko.
Asier Sanz (Bilbo, 1969)
Ilustratzailea, umorista grafikoa eta collagearen artistea da. Asier nazinoartean ezaguna da Donald Trumpen karikatureagaitik, collage teknikan bananea, txorizoa eta mortadelea erabilita. Karikaturea Design Museum of Londonen (2018) ikusgai egon zan eta bere lehen collage birala izan zan mundu mailan. Gainera, oraintsu, The World Humor Awards 2021eko Karikatura Personaleko Urrezko Saria irabazi dau. Asier Sanzek 1987an ekin eutson ibilbideari, 18 urte besterik ez zituala, Periódico Bilbaon, hain zuzen be. Ordutik, kirol, gizarte, ekonomia eta politika arloko umorean espezializau da, nazinoarteko hedabide garrantzitsuetan argitaratuz.
Sartzea doban eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!