Bira Kulturak 5 urte bete ditu gaur, urriak 27
2021-10-27 09:24 KultureaDagoeneko 102 birakide gara.
Gaur, urriaren 27an, 5 urte egin ditu Bira Kulturak. Denpora horretan proiektua joan da mamitzen, gehienbat ardatz honen gainean: euskera-kulturea-alkarlana. Milesker danoi hor egotearren! Ospatu, barriro, zemendiaren hirugarren astean ospatuko dogu zuokaz; kanta bat sortzen gabiz!
Bestetik, aurten be egin dogu bat Errigoragaz; Bira banaketa-lekua izango da. Eskaerak kulturgunean egin badaitekez be, errazena errigora.eus webgunearen bidez egitea da.
Hirugarrenik, bagabiz beharrean, beste lagun askogaz batera, euskerea, beste hizkuntza batzuk, arrazismoaren kontrako jarrerea eta jaia buztartuko dituan proiektu batean. Luze barik barri gehiago.
Azkenik, esan bagarela dagoeneko 102 birakide. Dirulaguntza batzuk baditugu bere, guretzat autofinantziazinoa beharrezkoa da kultura-programazinoa sendotzeko. Birakide izateko ez dago kuota finkorik, baizik eta norberak ahal dauena baino. Animau eta izan birakide!! Jarri hartu-emonetan geugaz birakide@gmail.com helbidean.
Egitarauari jagokonez, bart Anariren kantuak entzun ondoren, gaur, urriak 27, arratsaldeko 19:00etan, Joxe Azurmendi eta Gabriel Aresti Parez Pare, Fito Rodriguez eta Karmelo Landaren tertulia musikatua iragarri dabe. Sartzea doban.
Urriaren 28an, eguenean, 19:00etan, Laboreren ekinbidez, Jakoba Errekondok egingo dau berba: Elikadura burujaubetza: teoriatik praktikara. Jatekoa eta edateko multinazionalen menpean dago. Dana Merkabilbotik pasetan da. Herritarrok zelan atonduko gara?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!