Argizaiola Sariko urteko erretratu onenak Bilbon, urriaren 29ra arte

Bizkaie! 2021-10-26 10:08   Kulturea

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan, 29 erretratu ikusi daitekez.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzako erakusketa-aretoak Argizaiola Sariaren 41. edizinoko hiru erretratu sarituak erakutsiko ditu datorren urriaren 29ra arte, baita lehiaketa entzutetsu horretara aurkeztutako beste erretratu batzuen aukeraketea be. Lehiaketearen ezaugarri nagusia da lehiaketea atontzen dauen Euskadiko Erretratu Alkarteen Federazinoak konbidauta baino ezin dala bertan parte hartu.

Bilboargazki Bilboko Nazinoarteko Erretratu Jaialdiaren barruan dagoan erakusketeak hainbat gairen ganeko argazki bilduma bat (29) batzen dau. Euskal Herriko Erretratu Alkarteen Federazinoak atontzen dau lehiaketea eta Euskadin egiten diran dozena bat lehiaketatan autortzea izan daben erretratugile ezagunek hartzen dabe parte. Aurten, lehiaketa honeek izan dira aukeratutakoak: Lux Splendida (Gasteiz), Kirol Argazki Lehiaketea (Bergara), Gipuzkoa Nazinoarteko Saria (Donostia), Legazpi Uria (Legazpi), Indalecio Ojanguren (Eibar), Tolosa Uria (Tolosa), Zumaia Uria (Zumaia), Nikolas Lekuona (Ordizia), Igartza Saria (Beasain), Photoka Saria (Gernika), Ramon Serras (Zarautz) eta Irun Uria (Irun).

Argizaiola 2021 Sariak, azkenean, sariketa horreetan parte hartu daben 41 egileren 174 lan batzea lortu dau. App Storen eta Google Playn Argizaiola 41 dobako aplikazinoa deskargauta ikusi daitekez Euskadin urte gehien daroazan lehiaketako erretratu guztiak. Eta formatu handian, 30 erretratu ikusi daitekez, besteak beste, Eva Franco lehiaketako irabazlearen Maskarada sisters eta akzesit biak irabazi zituen Oskar Mansoren eta Imanol Zubiaurreren erretratuak.

Erakusketea zabalik dago urriaren 29ra arte, astelehenetik barikura, 08:00etatik 20:00etara. Sartzea doban da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu