Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Gaizka Ugalde Blanco aukeratu ditue
2021-10-26 09:25 KultureaLiteratura Unibersala itzulpen-lehiaketearen esleipena egin dau EIZIEk.
Aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta gero, ondoko bi lan honeek esleitu ditu epaimahaiak:
- Marina Tsvetaieva, Mon frère féminin. Lettre à l'amazon - Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza.
- Leonardo Sciacia, Todo Modo - Itzultzailea: Gaizka Ugalde Blanco.
Epaimahaian dagoz Juan Garzia, Amaia Astobiza eta Inazio Mujika (Eusko Jaurlaritzeak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izentauta, hurranez hurran).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!