Zinemea, erakusketak eta bisitak Artium Museoan

Bizkaie! 2021-10-26 08:06   Kulturea

Txaro Arrazolaren Ustiaketa bikaina erakusketea urriaren 29an hasiko da.

Artium Museoa Euskadiko Filmategiaren egoitza egonkorra izango da udagoienetik aurrera. Lankidetza hori Euskal emakume zinemagileak I zikloagaz hasi da, euskal emakume zinemagileen bederatzi film erakutsiz. Arantxa Lazkano, Mirentxu Purroy, Julia Juániz, Bertha Gaztelumendi, Helena Taberna, Aizpea Goenaga, Mireia Gabilondo, Ana Díez eta Maite Ruiz de Austriren lanak aurkeztuko ditue.

Euskal emakume zinemagileen zikloa hiru urtez egingo da gitxienez, film luze bat behintzat filmau daben euskal emakume zinemagileen talentua erakusteko. Zikloaren kartela Isabel Herguera zinemagileak egin dau.

Zemendiaren amaieran saio berezi bat egingo da Elías Querejeta Zinema Eskoleagaz alkarlanean: Carole Roussopoulos eta Ioana Wieder intsumusa eta feministen pelikula bana, Frankismoari aurre egin eutsen euskal emakumeen protagonismoa ardatz hartuta (Les mères espagnoles, 1975 eta La marche des femmes à Hendaye, 1975).

Kontuak kontu, proiekzinoak eguenetan izango dira, urriaren 14tik abenduaren 16ra, 19:00etan.

Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtez azpikoak: sarrera doban (museoaren txartel-leihatilan). Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta online.

Urriaren 14ko Urte ilunak (Arantxa Lazkano, 1992) eta 21eko Varados (Helena Taberna, 2019) pelikulen ondoren, ondokoak datoz:

- Urriaren 28an, Mariposas en el hierro (Bertha Gaztelumendi, 2012). Espainia. JBAES.61’.

- Zemendiaren 4an, Lucius Dumben berebiziko bidaia, giza eskubideak dira zure tresnarik onena (Maite Ruiz de Austri, 2013). Espainia. JBEU. 93’.

- Zemendiaren 11n, Kamarada (Julia Juániz, 2019). Espainia. JBAES. 71’.

- Zemendiaren 18an, Denboraren gibelean (Mirentxu Purroy, 1993). Espainia. JBAES. 62’.

- Zemendiaren 25ean, Les meres espagnoles & La marche des femmes à Hendaye (Carole Roussopoulos eta Ioana Wieder, 1975). Frantzia. JBAES. 89’.

Atontzaileak: Euskadiko Filmategia eta Elías Querejeta Zinema Eskolea.

- Abenduaren 2an, Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005). Espainia. JBAES. 87’. Aurkezpena: Aizpea Goenaga (pelikulearen zuzendaria).

- Abenduaren 9an, Erlauntza (Mireia Gabilondo, 2020). Espainia. JBAES. 92’.

- Abenduaren 16an, Todo está oscuro (Ana Díez, 1997). Espainia-Kolonbia-Portugal-Kuba. JBAES. 97’. Aurkezpena: Ana Díez (pelikulearen zuzendaria).

Atontzailea: Euskadiko Filmategia.

Ondokoen babesari esker: Artium Museoa, Bilboko Arte Eder Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroa.

Ustiaketa bikaina. Txaro Arrazola


Gdaim Izik. Txaro Arrazola, 2011

Urriaren 29an, barikuan zabalduko dabe erakusketea eta ordutegia izango da 11:00etatik 21:00etara. Amaitu, barriz, zemendiaren 5ean amaituko da.

1980ko hamarkadearen amaieratik, Txaro Arrazolak (Vitoria-Gasteiz, 1963) ikuspegi eta teknika batzuen eta besteen bidez gizakien esplotazinoari eta baliabide naturalen ustiaketeari behin eta barriro begiratzen deutson obra multzo sendo bat sortu dau. Langile-klaseen esplotazinoa, pobreziaz eta suntsipenez betetako formatu handiko margolanetan irudikatu dau —berak gizarte-paisajeak esaten deutse—, eta emakumeen eta euren gorputzen esplotazinoa askotariko formatuetako beste obra batzuetan.

19:00etatik aurrera artistea izango da gure artean.

Irudia: Gdaim Izik. Txaro Arrazola, 2011

Basterretxea urratsez urrats


Argazkia: Luis Ziarrusta.

Erakusketak: Izaro (Eusko Legebiltzarra); Nestor Basterretxea (Vital Fundazinoaren Erakusketa-Zentroa); Zeru bat, hamaika bide (Artium Museoa).

Bisitak zapatu, domeka, zubi eta jaiegunetan, urriaren 16tik abenduaren 8ra. Ordutegia: 11:00etan, gaztelaniaz; 11:30ean, euskeraz.

Bisitak:

Urrian: 16, 17, 23, 24, 30 eta 31.
Zemendian: 1, 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27 eta 28.
Abenduan: 4, 5, 6, 7 eta 8.

Izen-emotea: 945 209 020 telefonoan eta museoko txartel-leihatilan bezperako 19:00ak arte. Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu