Zelan euskalzaletzen gara? Zelan kulturzaletzen gara?
2021-10-25 10:18 KultureaSormenean Hezi, Kulturaz Bizi jardunaldien lehen saioa Senperen.
Gazteak eta kulturgintzearen transmisinoa, belaunaldiartekotasuna mahai-inguruan parte hartu dabe Aner Peritzek eta Oihana Aranak Bertso Udalekuen inguruan berba egiteko.
Zelan euskalzaletzen gara? Zelan kulturzaletzen gara? Zelan sozializetan gara euskerazko kultur sormenaren inguruan? Ze espazio ditugu euskerazko kultur sormenaren inguruan alkartzeko? Zer egin geinke alkarregaz euskal kulturgintzearen ekosistemako Euskal Herri osoko eragileok? Galdera horreek abiapuntu hartuta egin da, UEUren barruan, Sormenean Hezi, Kulturaz Bizi jardunaldien egitaraua. Lau saio izango dira eta lehenengoa joandako astegoienean Senperen. Larraldea etxean izan da hitzordua, goiz osokoa. Lehenengo, ikus-entzunezkoen eta literaturearen inguruko proiektu biri buruzko aurkezpenak egin dira eta ondoren, mahai-inguru bi: Lehenengoan Gazteak eta kulturgintzearen transmisinoa, belaunaldiartekotasuna izenburukoa; Aner Peritzek eta Oihana Aranak hartu dabe parte Bertso Udalekuen inguruan berba egiteko eta EuskarAbenturako kideak be bertan izan dira. Egitaraua eta informazino gehiago hemen.
Saio guztietan parte hartu barik, saio bakarrean edo zenbaitetan emon daiteke izena. Senpereko hitzorduaren ondoren, zemendiaren 6an, Laudion; zemendiaren 13an, Lesakan; eta zemendiaren 20an, Azpeitian izango dira saioak.
UEUz gan, jardunaldiak atondu ditue Ahotseneak, Oinherrik, Azpeitiko Udalak eta Bertsozale Alkarteak.
Horrezaz gan, Larraldearen, Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren eta Lesakako Udalaren babesa be izan dabe jardunaldiok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!