Eroskik eta Durangoko Azokeak bost urterako hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2021-10-21 09:50   Kulturea

Kulturearen plazeari bultzadea emotea da asmoa.



Bost urterako hitzarmena sinatu dabe Gerediagako presidente Nerea Mujikak eta Mikel Larreak Eroskiko Komunikazino eta Hartu-emon Korporatiboen zuzendariak.

Akordioari esker, Eroskik euskal kultureari, euskereari eta Durangoko Azokeari azken hamarkadetan emondako babesa berretsi gura izan dau. Hitzarmena indarrean egongo da hurrengo bost urteetan.

Nerea Mujikak eskertu gura izan dau Eroskik azken urteetan emondako babesa, eta hurrengo urteetarako konpromisoari eustea nabarmendu dau: Ziurbakotasun handiko boladea bizi dogu eta oraindino be hamaika erronka ditugu aurrez aurre. Eskertzekoa da benetan Eroski lako bidaialagunak izatea, euskal kultureak merezidu dauen bultzadea jasoteko. Aitatu dauenez, Azokeak aurrera egiteko behar-beharrezkoa izango da eragile guztien konpromisoa: Askotan aitatu dugu, Azokea baldin bada, sortzaile, parte-hartzaile, kulturzale, erakunde, herri-mobimentu eta babesleei esker izango da. Norabide honetan, ezinbestekoa da Eroski lako babesleen laguntzea eta konpromisoa. Oso eskertuta gagoz.

Horrezaz gan, hitzarmenean Durangoko Azokearen eta Eroskiren arteko lankidetzea be zehaztu da eta Eroskik Azokearen zabalkundea egingo dau bere establezimenduetan. Gainera, beste urte batez, Eroskik erakusmahaia izango dau Landakon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu