Musikako FEST Sarien autortzea izango dau SGAEk
2021-10-20 13:20 KultureaAutortzea urriaren 27an egingo da, 13:00ean, Euskalduna Jauregian.
2021eko urriaren 27tik 30era, Bizkaian egingo dan BIME-ren barruan, musika-industriaren sektorean barrikuntzeari eskainitako BIME Pro horretan, FEST Sariek, ohorezko izakereagaz, lanbideagaz eta musika-sustapenagaz zuzenean lotutako Estdtuko zortzi erakunde batu eta autortuko ditue.
Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiaren (SGAE) izenean, Sabino Mendezek, Zuzenbide Txikiko Alkargoko lehendakariordeak, autortza hori jasoko dau musika-jaialdien lanketan dabizen personen ordezkaritza-lanagaitik eta lanbideari babesa eta errespetua emoteagatik, hain zuzen ere. Autortzea urriaren 27an egingo da, eguztenean, 13:00ean, Euskalduna Jauregian. Ekitaldia Char-Lee musika, ilustrazino eta irratiaren arteko showman polifazetikoak gidatuko dau. Gainera, Mala Hierba eta Laura Sam eta Juan Escribanoren zuzeneko kontzertuak be izango dira.
SGAEgaz batera, beste zazpi erakundek be sari bera hartuko dabe: Artistak, Interpreteak eta Exekutatzaileak (AIE); Manager eta Artista Autogestionatuak (MMF); Arte Ikuskizuneko Teknikarien Alkartea; Musika Sustatzaileen Alkartea (APM); Musika Jaialdien Alkartea (AFM); Alerta Gorria, ikuskizunen eta musika-ekitaldien industriaren ordezkari legez; eta, ES MÚSICA, bide batez, industria musikalaren izenean.
2021eko FEST Sariek SGAEren, AIEen eta Radio 3en babes nagusia izan dabe. Ekitaldian izango dira omendutako erakundeetako ordezkariak, BIME Pro-ra bertaratutakoak, komunikabideak, epaimahai profesionaleko ordezkariak, FEST Sarietakoak eta proiektuaren ohiko laguntzaileak.
FEST Sariak
Espainian musika-jaialdiei baino eskaintzen jaken autortzea dira. 2015etik, profesionalen lana eta sormena autortu, balorau eta ospatu ez eze, nonbait kalidade-zigilu bat emonez, bai eta nazinoartean autortua izateko, sektoreari buruzko informazinorako, hausnarketarako eta analisirako plataformatzat balio dauen tresnea.
BIMEk, barriz, zuzeneko musikea, industria, jokerak eta barrikuntza esan nahi dau. Kontinenteen arteko sinergiak sortzeko, negozioak egiteko, etorkizun handieneko talentu emergenteak topau eta ezagutzak konpartiduteko. 2013tik, urtero, Bilbok urrian hartu dau topaketa hau eta 2022tik aurrera Bogotan be egingo da, apirilean hain zuzen be. Barrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta sektore honen etorkizunaren gune bihurtzen diran uri bi ditugu, nazinoarteko showcasen bidez ibilbide zabaleko artista barriak eta euren jarduerak ezagutzeko guneak, hain zuzen be.
SGAEk era batera edo bestera lagundu dau ia edizino guztietan eta hainbat abagunetan hizlariak ekarri ditu eztabaidara, egile-eskubideen eta jaubetza intelektualaren ikuspegitik ikutua emonez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!