Gizarteratzeari eta Arte Eszenikoen Hezkuntzeari buruzko Jardunaldiak, Bilbon
2021-10-20 08:31 KultureaZemendiaren 3tik 5era.
Azkuna Zentroak eta Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionalak (INAEM) zemendiaren 3tik 5era Gizarteratzeari eta Arte Eszenikoen Hezkuntzeari buruzko Jardunaldiak aurkeztu ditue. Topaketon ardatza prozesu artistikoen inpaktuak dira eta begirada artistiko hibridoen alde egiten dabe, ertzetara edo mestizoa dan horretara hurreratzen diranen alde; alkarguneak azpimarratzen ditue, horreetan aberastasuna dibersidadeagaz eta hizkuntza artistikoen eta personen eta kolektiboen arteko kutsadureagaz indartzen baita. Dibersidade artistiko eta soziala Azkuna Zentroaren bereizgarria da eta, horregaitik, zentro hau aukeratu da horreek hartzeko.
Aurtengo goiburua kontzeptu biren inguruan egituratu da: begirada inklusiboa daben prozesu artistikoen inpaktuak eta proiektu horreek zabaltzen dituen erresonantziak, lantzen dituen artistentzat, baita parte hartzen daben persona eta kolektiboentzat edo sustatzen dituen instituzinoentzat be.
Era berean, indartu egingo da herritarrek arteetan parte hartzea giza eskubide bat dalako idea, baita gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dagozan persona eta kolektiboetarako be eta hori sustatzeko eta errazteko erantzukizuna dabenek bultzatu eta erraztu behar dabelako idea.
Errealidade horreetan, sormen-prozesuak erresonantzia desbardinak zabaltzen ditu, bai artistentzat, bai parte hartzen daben persona eta kolektiboetarako, baita horreek sustatzen edo hartzen dituen erakundeetarako be. Sormeneko eta inpaktu sozialeko sinergia positiboak sortzeaz gan, prozesu horreek zailtasunak eta erronkak dakarre hareei heltzeko eta laguntzeko, emoitza egonkorrak lortzeko orduan, adierazo dabe erakunde atontzaileek.
Hiru egunetan, berbaldiak zuzeneko ikuskizunakaz, artisten foroak, ekintza performatiboak, proiektuen aurkezpenak eta tailerrak izango dira. Gainera, beste jarduera batzuk egingo dira Zentroan: bigarren eskuko produktuen azokea, material bibliografikoagaz eta ikus-entzunezkoakaz, zemendiaren 6an eta 7an, Atarian. Batutako dirua Irakurketa errazeko euskerazko titulu barriak argitaratzeko erabiliko da.
Zemendiaren 5eko goizeko programazinoaren zati bat eskainiko da Estaduko edo nazinoarteko profesionalek, kolektiboek, artistek, kudeatzaileek eta erakunde publiko edo pribatuek komunikazinoak aurkezteko. Hautatutako zortzi proiektuek esperientzia barritzaileak, sorkuntza artistikoko prozesuak edo arte eszenikoen eta musika inklusiboaren barruko kudeaketa eta ikerketak aurkeztuko ditue, gaur egun Estaduan edo nazinoartean kudeatzen diranak.
Jardunaldien edizio berri honetan, zemendiaren 5eko goizeko programazioaren zati bat, Espainiako edo nazioarteko profesionalek, kolektiboek, artistek, kudeatzaileek eta erakunde publiko edo pribatuek komunikazioak aurkezteko izango da.
Aurtengo goiburua kontzeptu biren (desplazamenduak eta igarobideak) buztarketea da.
Jardunaldiak atondu ditue ondoko erakundeek: Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionala (INAEM), Murtziako Udala, Andaluziako Kultura Instituzinoen Agentzia eta Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sarea.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!