V. Open House, 'Uri Osasungarria’ izenburupean

Bizkaie! 2021-10-15 08:34   Kulturea

Danetara, 49 espazio edegiko jakez herritarrei.



Arkitekturan eta urigintzan oinarritutako munduko ate edegien jaialdi nagusiak kalidadeko programea eskainiko dau baina kontrol-gaitasuna handitzeko eta programautako espazioetan eta jardueretan segurtasun-maila handiagoa bermatzeko, aurten be Bilboko eraikinak baino ez dira edegiko eta bisitaldietan eta jardueretan parte hartzeko hitzordua hartu beharko da.

Danetara, 49 espazio edegiko jakez herritarrei uri osoan han eta hemen eta horreetatik hamabi lehenengoz zabalduko ditue.

Open House Bilbao urriaren 16an eta 17an izango da, Uri Osasungarria izenburupean. Aurten be, Bilbok bat egin dau Open House Worldwide Nazinoarteko Sarea osotzen daben 45 urien arteko ekintza bateratuagaz, arkitekturearen eta urigintzearen arloan bikaintasuna zabaltzeko eta defendiduteko. Esangura horretan, publiko zabal eta askotariko batengana heltzeko diseinautako eta pentsautako jarduera-programa baten bidez, uriek osasuna eta ongizatea hobetzeko motor legez daben erronka handiari buruzko gogoetea egiten dau jaialdiak, izan be, uriek eredu integratzaileago, seguruago eta iraunkorragoetarantz egin dabe, jentea diseinuaren erdigunean jarriz, bizimodu osasungarriak sustatuz eta jarduera fisikoa eta joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea sustatuz.

Aurreko edizinoan, lehen aldiz, uriko espazio publikoak bisitetako aukerea emon zan eta bisitariek harrera ona egin ebela ikusita, aurten espazio barriak hautatu eta bisitauko dira, hainbat alderdi aztertzeko aukerea emongo dabenak, besteak beste, azpiegitura berdea, uri-erresilientzia, erabilera sozialak eta mobikortasun osasungarria. Era berean, diseinuan kontzientzia ekologikoa erakusten daben obra eta proiektuei balioa emon eta bestelako gaiak be sartuko dira: autosufizientzia energetikoa, material jasangarriak.

Gai horreen helburua pentsamendu kritikoa sustatzea da, eremu publikoa zelan erabiltzen dogun, hor zelan mobiduten eta ze lotura dogun, uriaren, haren espazioen, plaza, kale eta bestelakoak ezagutu, kontzientziau eta gogoeta kolektiboaren prozesua bultzatzeko.

Eraikinak

Open House Bilbaoren bosgarren edizioan, 49 gunetako ateak edegiko dira uri osoan. Eraikin horreek aukeratzeko kontuan hartu dira balio arkitektonikoa eta historikoa eta, igaz bezela, zenbait eremu publiko garrantzitsu bisitetako aukerea be sartu da katalogoan, zenbait alderdi aztertzeko aukerea emongo dabenak, besteak beste, azpiegitura berdea, uri-erresilientzia, erabilera sozialak, mobikortasuna eta bide-segurtasuna.

Danetara, 12 nobedade dagoz.

Ondokoak dira katalogoan sartu diran espazioak:

Eleiz Museoa.

La Bolsa eraikina.

Campo Volantín.

Cava etxeak.

Deustuko Unibersidade Literarioa.

Naxa kaia.

Bidebarrietako Udal Liburutegia.

Villa María.

Bilboko udaletxea.

Chavarri jauregia.

Olabarri jauregia.

Ibaigane jauregia.

Elorrietako ponpatze-estazinoa.

La Concordia geltokia.

Bilboko Alkarte Filarmonikoa.

Casilda Iturrizar parkea.

Azkuna Zentroa.

Castañoseko Udaltegia.

Fesa-Ercross pabilioia (Nobedadea).

Sociedad Bilbaina.

Deustuko Unibersidade Komertziala.

Indautxuko Jesuitak (Nobedadea).

Bizkaiko Foru Liburutegia.

Erriberako merkatua.

Arte Eder Museoa.

Bailen kaleko etxe-orratza.

IED Kunsthall eraikina (Nobedadea).

Ekoos Hostela (Nobedadea).

BETA II – AsFabrik (Nobedadea).

Sarrikoko metro-geltokia.

Deustuko sifoia.

Abandoibarra.

Ametzolako geltokia (Nobedadea).

Itsasmuseum.

Ametzolako parkea (Nobedadea).

EITBren egoitzea.

Larreagaburuko etxebizitzak (Nobedadea).

Miribillako eleizea.

Miribilla geltokia.

Deustuko CRAI liburutegia.

Jesús Galíndez kaleko ezponda (Nobedadea).

EHUko Bizkaia Aretoa.

Bizkaia Frontoia.

Poliziaren egoitzea.

Suhiltzaileen egoitzea.

Euskadiko Artxibo Historikoa.

Etxebarriko Ekaitz Andela (Nobedadea).

Abandoko Udaltegia (Nobedadea).

Elorrietako itsasertza (Nobedadea).

Jarduerak

Espazioak edegiteaz gan, jaialdiak beste jarduera batzuk eskainiko ditu, Ui Osasungarria goiburuari eutsiz:

Familientzako tailerrak, Uriko naturea, Arkitekturea, uria eta osasuna, Arkitekturea pedalkadaka, Urbanismoa nabegatuz, Egile-bisitak eta Bisita bereziak.

Boluntarioak

Eraikinak doban ikusteko, boluntarioen laguntzea izango da eta euren ardurea izango da bai eraikinetara sartzea, bai ikustaldia bera be. Herritarren parte-hartzea eta konpromisoa ezinbestekoak izango dira jaialdia egin ahal izateko.

Boluntarioei esker gauzatzen da Open House, boluntarioek euren denporea eskaintzen dabelako trukean ezer eskatu barik eta kulturearen zabalkundean eta ekimenaren izakera parte-hartzailea sustatzen inpliketan diralako.

Aurreko edizinoan 300 boluntario baino gehiago ibili ziran eta hori sekulakoa da, kontuan hartuta osasun egoerearen ondorioz zein baldintzatan egin behar izan zan.

Open House Worldwide

Open House nazinoarte-mailako jaialdia da, arkitektureari eta urigintzeari buruzkoa; 1992an egin zan lehenengoz Londresen. Urteetan zehar, jaialdia beste uri batzuetara be zabaldu da, arkitekturan eta diseinuan abangoardian dagozan urietara. Gaur egun, 40 uritan baino gehiagotan egiten da jaialdia, besteak beste, New York-en, Helsinkin, Bartzelonan eta Melbournen. Open urien sare bat da, aukerea ematen dauena alkarren artean lan egin eta alkarregaz ikasteko.

Open House Bilbao OUT

Alkarteak diseinau eta atondu eta Bilboko Udalak babestutako ekitaldia da; OUT irabazi-asmorik bako alkartea da, tokikoa, uri-barritzean, arkitekturan eta herritarren parte-hartzean interesa daben arkitekto gazteek eratua.

Open House Bilbaoren lehenengo edizinoa 2017an egin zan eta jentearentzako 47 espazio edegi ziran; 2018an, barriz, 67 izan ziren espazioak (54 Bilbon eta 13 Barakaldon); 2019an, ostera, 81 (53 Bilbon, 15 Barakaldon eta 13 Getxon). Igazkoa formatu murritzean egin zan pandemiaren ondorioz eta 26 eraikin eta espazio publiko eskaini ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu