Ondarroako X. Nanoipuinen Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2021-10-14 10:35   Kulturea

Gehienez 140 karaktereko istorioak onartuko ditue.

Aurreko urteetako erantzun ona ikusita, Ondarroako Udalak barriro antolatu dau Nanoipuinen Lehiaketea, hamargarrenez. Zemendiaren 2ra arte dago zabalik parte hartzeko epea, eta istorioak bialtzeko Udaleko Euskera Sailagaz bat egin behar da, mrey@ondarroa.eus helbidera idatzita. Zalantzak 94 683 36 69 zenbakira deituta be argitu leitekez.

Ezizenez sinatu beharko dira ipuinak, eta autorearen kontaktua emon beharko da mezu elektronikoan. 

Nanoipuinak zer diran argi eta garbi azaldu dabe antolatzaileek: gehien-gehienez 140 karaktereko kontakizunak. Hortaz, parte-hartzaileek berba gitxitan sartu beharko dabe esan beharreko guztia; labur-laburrean asko iradokitzearen artea da nanoipuinena.

Hiru sari emongo ditue. Irabazleak 400 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Literatur Amuak jaialdian egingo da sariak banatzeko ekitaldia. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu