Gureak taldeko lehen promozinoko ikasleek diplomak jaso ditue

Bizkaie! 2021-10-14 09:17   Pil-pilean

Lehen promozinoko ikasleen % 70 lanean hasi dira ikasketak amaitu ondoren.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeagaz batera, azken bi ikasturteetan Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egin dituen Gureak taldeko ikasleen lehen promozinoei diplomak emoteko ekitaldian parte hartu dau. Danetara, 22 ikaslek egin ditue Oinarrizko
Lanbide Heziketako zikloak 2018-2020 eta 2019-2021 ikasturteetan eta bart jaso dabe autortzea.

Ikasleokk 2.000 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa jarraitu eta gainditu dabe espezialidade bitan: Merkataritza-zerbitzuen arloan edo Administrazino-zerbitzuen arloan. Gainera, 2021-2022 ikasturte honetan, beste 55 ikaslek bide horri jarraitzen deutse eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiten dabiz Gureak taldearen ikasgeletan.

Hori guztia Gureak taldearen eta Hezkuntza Sailaren arteko lankidetzearen emoitzea izan da (2018an hasi zan), era guztietako ikasleentzat Lanbide Heziketa eskuragarri bat martxan jarteko, adimen-urritasuna daben ikasleak be barrubatuz. Helburua argia izan da hasiera-hasieratik: ikaskuntzan eta aukeretan
emonkorrak izango diran ibilbideak eskaintzen jarraitzea elbarritasuna daben personentzat, laguntza-premia handienak dituen personentzat, bai gizartean eta bai maila profesionalean aurrera egin deien, euren behar eta interesei erantzunez.

% 70 lanean

Bildarratz sailburuak gaurkoa harro egoteko eguna dala esan dau eta Hezkuntza Sailaren eta Gureak taldearen arteko lankidetzea nabarmenduu, enpresa-talde horrengandik eskaerea jaso ondoren sortutako alkarlana, hain zuzen be.

Hezkuntza sailburuaren esanetan, Diploma honeek lagungarri izan behar dira gizarte osoarentzat, hemen danok gara garrantzitsuak. Persona bakotxak zeregin bat betetaen dau, danok egiten dogu geure ekarpena eta danok gara garrantzitsuak, persona guztiei beren helburuak lortzen laguntzea da gakoa, azaldu dau.

Bildarratzek nabarmendu dau Gureak alkarteko langile guztiek egiten daben lana, egunero ahalegintzen baitira elbarritasunen bat daben personakaz batera lan eginez.

Gureak alkarteko zuzendaritzako kideek aurretik nabarmendu daben datu bat be azpimarratu dau sailburuak, hau da, lehen promozinoko ikasleen % 70 heziketa-zikloa amaitu ondoren lanean hasi dala.

Esangura horretan, sailburuak bertan egozan ikasleei gogorarazo deutse erreferente bihurtu dirala, euren atzetik bide bera jarraituz datozen edo etorriko diran gainerako lagunentzat erreferente.

Diploma-banaketea Gureak enpresa-taldeak Donostian dauen egoitza nagusian egin da eta elbarritasunen bat daben ikasle guztiak omentzeko eta ikasturte bitan zehar egin daben ahalegina autortzeko ekitaldi bihurtu da. Gureak taldeko arduradunez gan, ikasleen senideak be izan dira diplomak emoteko ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu