XXIII. BAD gaur hasiko da 'El alimento de las moscas' ikuskizunagaz

Bizkaie! 2021-10-14 08:21   Kulturea

BAD Cielo Raso konpainiaren Piedra lanagaz (Harrobia, 20:00) agurtuko da urriaren 24an.

Bilboko Udalak atonduta, jantza garaikidearen, arte bizien, antzerkiaren, performancearen, dramaturgia barrien edo tailerren proposamenak uriko ondoko agertokietan egingo dira: Bilborock aretoan, Harrobia aretoan, Campos Antzokian eta Cupula aretoan, Berreginen Museoan eta La Fundición aretoan.

Kontuak kontu, gaur, urriak 14, La Fundición aretoan izango da hitzordua, 19:30ean eta Kabia Teatro eta Teatro de L´Enjoliten El alimento de las moscas lana eskainiko dabe.

Aurten, 20 konpainiaren lanak ezagutuko ditugu, horreetatik 10 euskaldunak: Kabia Teatro, Nerea Martínez, Altraste Danza, Lokke / Olatz de Andrés, Horman Poster Kolektiboa, Jon Ander Urresti, Isaak Erdoiza & Nazario Díaz, Colectivo V.A.L.A, Koldo Arostegui eta Cielo Raso. Izan be, atontzaileek sendo egiten dabe tokiko talentua babestearen alde.

Estreinaldi absolutuak

Abrazo, Nerea Martínez (urriak 15, Harrobia aretoan); Hacer tiempo, Lokke / Olatz de Andrés (urriak 17, IED Kunsthal Bibao diseinu-eskola); Oturia: íntima peregrinario, Miguel Ángel Berna (urriak 20, Campos Antzokiko Cúpula aretoa); Fuego verde, Isaak Erdoiza y Nazario Díaz (urriak 22, La Fundición); You are welcome!, del Colectivo V.A.L.A (urriak 23 eta 24, Bilborock); eta El ritmo que nos precede, Koldo Arostegui (urriak 23, Campos Antzokiko Cúpula aretoa).

Estreinaldiak Euskadin

Brilliant corners, Orquestina de Pigmeos & Silvia Zayas Pablo Voltegaz lankidetzan (urriak 15, 16 eta 17, Bilborock); Gizaki, Lali Ayguadé Company (urriak 15. La Fundición); Massa diva per a un moviment assembleari, Juana Dolores (urriak 16, Campos Antzokiko Cúpula aretoa); El Ardor, Alberto Cortés (urriak 19, Harrobia); Antes de que llegue la bestia, Compañía Ensalle (urriak 21, Harrobia); I don’t worry me, ATRESBANDES eta Bertrand Lesca y Nasi Voutsas (urriak 22, Harrobia); eta Pienso casa, digo silla, Los Detectives (urriak 23, Harrobia).

Estreinaldia Espainian

My name is Britney Spears, [Lodudo] Produkzinoak (urriak 20, Campos Antzokia).

Proposamen eszenikoetatik harago

Sektoreko profesionalentzako prestakuntza eta proposamenak be BAD 2021en parte dira, izan be, urriaren 16an, zapatuan, jantzearen, arte dramatikoaren, hezkuntzearen eta ikerketearen 3. topaketea izango da (EIDADEI-k emongo dau). Online izango da. Informazino gehiago eta izen-ematea esteka honetan.

Gainera, BADek tailer bi atondu ditu, Lali Ayguadé eta Akira Yoshida eta LaRutan emongo dituenak: Lehenengoa urriaren 16an izango da, 11:00etatik 14:00etara, La Fundición aretoan eta, danen lan-oinarri batetik, Lali Ayguadé eta Akira Yoshida koreografo eta jantzariek mobimentua bilatzeko, sortzeko eta interpretetako tresnak konpartiduko ditue parte-hartzaileakaz; prezioa 15 euro da eta hilaren 15eko Gizaki ikuskizunerako sarrerea barrubatzen dau.

LaRutan tailerra saio bitan egingo da: urriaren 17an eta 24an, Bilboko Berreginen Museoan, Pictures izenburupean. LaRutan jantza-konpainiak Rosas To Dance azken lanaren metodologia eszenikoa landu dau laborategi honen bidez eta publikoagaz konpartidu gura dau BilboEszenaren 2021eko Artistak Egoitzan programearen ondoriozko sorkuntza-prozesua. Saioak 10:30etik 13:30era izango dira eta prezioa 15 eurokoa da.

Sarrerak

Ikuskizun bakotxerako sarrerek 10 euroko prezioa dabe eta jaialdiaren webgunean eta ikuskizunaren egun berean espazioetako leihatiletan erosi daitekez. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu