Martxan da Bermeoko VII. Mareak jaialdia
2021-10-13 09:05 KultureaAbangoardia eta tradizinoa buztartzen dituen jarduera ugari egongo dira hilaren 16ra arte.
Bermeoko txoko ugari kulturaz eta entretenimenduz beteko ditu Mareak jaialdiaren 7. edizinoak egunotan. Besteak beste, kontzertuak, ipuin kontalariak eta proiekzinoak antolatu ditue, urriaren 16ra arte, edade eta gustu guztietako publikoarentzat erakargarri izateko asmoz.
Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta MB2000-k antolatzen dabe Mareak, Bermeoko Udala, Kafe Antzokia eta Bizkaiko Foru Aldundia laguntzaile dirala. Abangoardia eta tradizinoa buztartzen dituan egitaraua herrira ekartea da asmoa, danetariko disziplina artistikoak barruan hartuko dituana.
Gaur, urriak 13, Naita Produkzinoak etxearen saioa egingo dabe, Nerea Ariznabarreta aktorearen eskutik. Mito, izaki eta kondairak helduentzako ipuin kontalaritza saioa da eta doban ikusi ahal izango da, Nestor Basterretxea aretoan.
Hurrengo egunean, 14an, ordainpeko kontzertua ekarriko dau Mareak-ek Frantziskotarren Klaustrora, Jorge Garridoren Hariak eta teklak (4 euro). Barikuan eta zapatuan be, jaialdia biribiltzeko, ekintza ugari izango dira egitarauaren barruan, esate baterako, Dream Division Kurtzion eta zine-foruma Nestor Basterretxea aretoan. Beleza Malandran Candelabre hirukoteak joko dau eta Kafe Antzokiko oholtzan Sieben, Kabbalah eta No Sanctuary entzun ahal izango doguz.
Dobako ekitaldietan sartzeko, aurretik erreserbea egin beharko da. Sarrerak erosteko, ostera, Kafe Antzokiaren webgunera jo beharko dabe interesdunek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!