Rocío Bueno eta Cris P. Lareo, VI. Baffest-eko irabazleak
2021-10-13 08:14 KultureaArgazkigintzan dabizan emakumeei autortzea egitea da jaialdiaren helburu nagusia.
Barakaldoko VI. Baffest jaialdiak baditu irabazleak: Espainiako argazkilaririk onenaren saria Rocío Bueno madrildarrak irabazi dau; euskal argazkilaririk onenaren Barakaldo saria, ostera, Cris P. Lareo bilbotarrarentzat izan da. Aurten lehenengoz, Espainia osoko sortzaileei edegi deutse Baffest, eta, ondorioz, sari bi emon ditue.
Parte-hartzaile guztiak emakumezkoak izan dira, urtero lez. Izan be, Baffesten helburu nagusia da emakume argazkilarien lana autortu eta zabaltzea, sarri ezkutuan geratzen dalako. Sorkuntzea herritarrei hurreratzea be bada jaialdiaren beste asmo nagusi bat. Horregaitik, erakusketez eta argazkiz beteten dira Barakaldoko txoko ugari Baffest martxan dagoan bitartean.
Artea eta kulturea, emakumeak eta bardintasuna, irisgarritasuna eta bizikidetzea, horreek dira Baffesten ardatzak. Barakaldoko Udala da babesle nagusia.
Rocío Buenok eta Cris P. Lareok 2022ko edizinoan hartuko dabe parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!