'Tele.(gram) : frequencies of the forest'
2021-10-08 08:08 KultureaJessica Wetherly-ren erakusketea urriaren 8tik 29ra egongo da BilbaoArten.
BilbaoArteko Urazurrutia Aretoak Jessica Wetherly artista britainiarraren obrea erakutsiko dau, eskultura eta instalazino erakusketea urriaren 8an inaugurauko da, 19:00etan eta sartzea doban da.
Erakusketa astelehenetik barikura egongo da ikusgai, 17:30etik 20:30era, urriaren 29ra arte. Nahitaezkoa izango da maskarea erabiltea.
Jessica Wetherly (Ingalaterra, 1989)
Londreseko artistea da, zientziaren zein sinbolismoaren aurrean lilurea islatzen dauena, paisaje bitxi eta surrealistetan izakiak aurkeztuz, kolapso ekologikoaren eta larrialdi klimatikoaren kontrako esku-hartzeari buruzko galderak gogorarazoz.
Lanak personen eta lekuen ekologia, kulturea eta espiritualtasuna eta istorioek folklorean eta zientzia fikzinoan bat egiten daben modua aztertzen ditu. Erakusketa honetan, Wetherly-k Euskal Herriko paisaje basati eta industrialari buruzko hausnarketea egiten dau. Gizakiak paisajean dauen eragina, basoaren antzekoa dan komunikazino-torre bat edo hondeatutako obra-hondakinen harrobi baten ondoko errepide barri bat non dagoan ikustean, hau etxekotzea desafietan dauen lursail baten ertzetan, arrailetan eta periferian txertatzen dan landare, animalia eta mineral-jarduerearen nahasmenduak ulertzeko leku lez erabili nahi da.
Irudimena berreregikeran, paisaje topaketa dardarti eta materia-truke lez aztertzen dau, bibrazinoen eta fotoelektroien lengoaia galduetara heltzeko, hesien bidez berba egiteko, gure estetikea dibersifiketako eta ez jakiteko espazio iradokitzaileak sortzeko. Wetherly-k giza espektro sensorialaren jarrera mugatuaren bidez ikusten eta sinisten doguna zalantzan jarten du, zuhaitzak, landareak eta onddoak persona, maisu, zaindari eta ahaideak eregiz.
Jessica Wetherly eskulturan graduau zan Royal College of Art-en (Londres, 2019) Texaseko Unibersidadean beka bat lortuz (Austin, 2018). Oraintsuko sariak: Broomhill Eskultura Sari Nazionala (2019); Gilbert Bayes Saria, Royal Society of Sculptors (2020), DYCP, Art Council England (2021). Oraintsuko erakusketak: banaka, Net:camouflage, Blackbox UCA Farnham eta Song of the Siren, Korai Project Space, Zipre; taldean, barriz, Emergency 09, Aspex Galeria; ONE, Proiektu Subsidiarioak eta San Mai Galeria; Residency, 269 Muse Gallery; Correspondence Exeter Phoenix eta Broadway Gallerusha, Phoenix eta Arciusha.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!