Amaia Lejarretak 'Gogoratuz' erakusketea inaugurauko dau zapatuan, urriaren 9an

Bizkaie! 2021-10-08 07:55   Kulturea

Durangoko Arte eta Historia Museoak Txelu Angoitia erretratugile durangarraren GO2021 erretratu-instalazioa aurkeztu eban (urriaren 1etik abenduaren 31ra); bertan, 100 erretraturen bidez, Giza Mapea osotuz, Durangon 2021ean dagozan biztanleen proportzinoak zehaztasunez islatzeko, sexuaren eta edadearen arabera.

Asteon, barriz, Ander Berrojalbiz eta Amaia Lejarretaren beste erakusketa bi izango dira ikusgai:

Berrojalbizek Hiru Dokumentu Akelarre Batentzat erakusketea aurkeztu dau (Urriaren 7tik zemendiaren 28ra); XIV. mendetik XVI. mendera arteko artxiboak erakutsiko ditu bertan, Akelarre berbea aitatuz. Erakusketa hau Ander Berrojalbiz durangarrak argitaratu barri dauen Akelarre. Historias nocturnas en los albores de la gran caza de brujas liburuaren harira egindakoa da. Liburuaren aurkezpena urriaren 28an egingo da, 19:00etan.

Bestalde, Amaia Lejarretak Gogoratuz erakusketea inaugurauko dau zapatuan, urriaren 9an, zuzeneko obra bat sortuz; zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.

Amaia Lejarreta Durangoko artista plastiko eta makilatzaile profesionala da. Urte batzuk edertasunaren arloan lan egin eta gero, Amaia margolaritzara burubelarri bueltau da, bere betiko pasinoa dalako. Haren artelanek bere mundu intimo, organiko eta koloretsua aurkezten deuskuez, berbarako, umezaroko kontuak ekarten ditu, gizakiaren sorrereagaz batera. Zelula mikroskopikoetatik hasita, artistearen unibersoko galaxia infinitoetara bidaiatzen dau margoakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu