'Antzokietan ikusten dogu alkar'
2021-10-06 09:12 KultureaFermín Cabalek hil-ondorengo Ohorezko Dominea emon deutso hildako Alfonso Sastre antzerkigilearen semeari.
Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiak bere Ohorezko Dominea emon deutso Alfonso Sastreri, hil ondorengoa, hain zuzen be, Campos Eliseos Antzokian egindako ekitaldian. Fermín Cabal SGAEko presidenteordearen eskutik jaso dau autortzea, hildako aitaren izenean, Juan Sastrek eta honek eskertu egin dau errekonozimendua: Tamalez berak ez dau hartzerik izan eta pena da aitak SGAEren lana ontzat joten ebalako. Gaurko ekitaldirako prest eban esaldia ondo gogoan daukat: antzokietan alkar ikusten dogu.
SGAEko bazkideen agindua gauzatu egin da, izan be, Zuzendaritza Batzarrak 2021eko martian autorpen hau egitea adostu eban, XX. mendeko Espainiako antzerkiaren egile adierazgarrienetako batentzat, literatur ibilbide luze eta oparoagaitik, olerkia, saiakerea, antzerki-kritikea eta zinemea be barrubatzen dituana. Alfonso Sastre SGAEko kidea sn 1946tik, erregistrautako ehunka letrek zein antzerki-lanek osotutako errepertorioagaz.
Fermín Cabalek esan dauenez, Sastre pertsona ona eta zuzena zan eta upealako egilea. Lagun handia zan eta eztabaida sakonak izan ditut haregaz, gaztetan Madrilgo La Concepción auzo inguruan bizi zirala gogoratuz.
Ohorezko Domineagaz, SGAEk eskertu egiten dau kulturearen arloko gizon eta emakume garrantzitsuek gizarte zibilari egindako ekarpena. Francisco Ayalak, Antonio Buero Vallejok, José Antonio Labordetak, Marilyn Bergmanek, Francisco Nievak, Lina Morganek edo, oraintsu, Antonio Banderasek jaso dabe autorpen berau, besteak beste.
Omenaldia beteranoei
Antonio Onetti SGAEko presidenteak, egileen giltza emon deutse honako musikagileei: Julen Ezkurra (Izartza, 1930); Pascual Barturen (Bakio, 1936); Enrique Fernandez de Garayalde (Altsasu, 1939); Sabin Lopez de Guereño (Bilbo, 1941); Jose Maria Oiarzabal (Andoain, 1946); eta Carlos Zubiaga (Bilbo, 1941), azken hau Mocedades edo eta El Consorcio taldeetako kide izanagaitik ezaguna. Manuel Sagarna musikagileak ez dau galara joaterik izan eta aurrerago emongo jako giltzea. Horreek guztiek 50 urte baino gehiago bete ditue bazkide 2021ean eta horregaitik SGAEk aparteko garrantzia emon nahi izan deutse ibilbide artistikoari.
Antonio Onettiren eretxiz, kulturearen helburua personen bizitea hobetzea da eta neurri handi batean, hamarkadatan zehar hori posible egin dozuenon lana autortzeak emozinoa eta harrotasuna eragiten deust. SGAEko presidenteak omendutakoen obrek biziraun deiela adierazo dau, jenteak entzuteko, jantzan egiteko eta gozetako.
Bertaratutako egileek esker onez, pozik eta emozinoz beteta jaso dabe autortzea.
Ignacio Casadok eta Oskar Castañok 'Garbitxu', Euskadiko SGAEko zuzendaria eta Euskadiko lurralde Kontseiluko presidentea hurranez hurran, ekitaldian omendutako egileei harrerea egin eta eta gidaritza lanak egiteaz arduratu dira; azken honen eretxiz, zuek zarie hazia, zuok guztiok hasitakoa, egindakoa eta ordezkatzen dozuena geure egiten dogu eta zuon ibilbidea ispilu da guretzat; izan zarielako, gara.
Argazkiak: E. Moreno Esquibel / SGAE
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!