Makinatxu bat jarduera Martin Ugalderen mendeurrenean

Bizkaie! 2021-10-05 11:35   Kulturea

Jaiotzearen Mendeurrena (Andoain, 1921 - Hondarribia, 2004) erakusketeak urriaren 7an zabalduko ditu ateak Bilbon.

Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra jaio zala 100 urte beteko dira datorren zemendiaren 11n eta ha gogoratzeko, urte osorako programea dago martxan, familiagaz eta hainbat erakunde eta eragilegaz alkarlanean (Eusko Jaurlaritzea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo Udala, Hondarribiko Udala, Jakin, Euskal Idazleen Alkartea, elkar, Berria eta Martin Ugalde Kultur Parkea).

Udea baino lehen Martin Ugalderen omenezko erakusketea Hondarribian eta Donostiako Koldo Mitxelenan izan da ikusgai eta udagoienean, barriz, honako ekimenak atondu ditue:

Berbaldiak

Andoinen, Martin Ugalde Kultur Parkean, 19:00etan:

• Urriaren 14an, eguenean, Nerea Azurmendi: Martin Ugalde, historia egin eban kazetaria.

• Urriaren 21ean, eguenean, Iñaki Uria: Martin Ugalde eta Egunkaria.

• Urriaren 28an,eguenean, Laura Mintegi, Euskal PEN: Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik.

• Zemendiaren 4an, eguenean, Anjeles Iztueta: Martin Ugalde eta politikea.

Donostian, Donostia Kulturako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo aretoan), Literaktum ekimenagaz alkarlanean, 19:00etan:

• Zemendiaren 8an, astelehenean, Anjel lertxundi: Martin Ugalde: Exilioak eta hizkuntzak, ahulenak gogoan.

Erakusketak

• Urriaren 7tik 27ra – Jaiotzearen Mendeurrena (Andoain, 1921 - Hondarribia, 2004) erakusketea Bilboko Bizkaia Aretoan, EHUren babesari esker.

• Zemendiaren 5etik abenduaren 4ra – Erakusketea Andoaingo Bastero Kulturunean.

Bestelakoak

• Zemendiaren 11n, eguenean:

– Ugalderen lanak digitalizauta Interneten aurkeztea. Martin Ugalde kultur parkean.

– Itzulera baten historia liburuaren irakurketa jarraitua kultur parkean, streaming bidez. Adoainen pantailak jarriko dira kalean.

– XXV Martin Ugalde Ipuin Sariketea Andoaingo udalak atonduta (Bastero Kulturunean, 19:00etan).

• Zemendiaren 17an – Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala. Andoaingo Bastero Kulturunean.

• Zem,endian: Martin Ugalde bekearen emoitzea dan liburuaren aurkezpena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu