Idazleak gizartean dauen eginkizuna ardatz

Bizkaie! 2021-10-05 09:28   Kulturea

Ana Urkiza idazlea eta Castillo Suárez poetea izango dira protagonista.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literatureagaz zikloaren barruan, Garbiñe Ubeda moderatzaile dala, gaur, urriak 5, 19:00etan hasiko da Bilboko Bidebarrieta Kutlturgunean.

Topaketea euskeraz egingo da eta gai honeek eztabaidatuko ditue, besteak beste, idazleak entretenimenduaren munduan dauen eginkizuna, kontakizunean dauen garrantzia, eskoleagaz edo pedagogiagaz dauen loturea eta hizkuntza gitxituakaz dauen erantzukizuna.

Ana Urkiza eta Castillo Suárez

Ana Urkiza poetea eta narratzailea da eta hainbat ipuin-liburu argitaratu ditu, besteak beste,Desira izoztuak, edo Mamuak, Gela ilunetik, Bazterreko ahotsa edo Nire hiriko poemak; Zortzi idazle, zortzi unibertso alkarrizketa-liburua; eta umeentzako eta gazteentzako lan zabala.

Castillo Suárezek birritan irabazi dau Iruñeko Udalaren Poesia Lehiaketea eta beste bi Ernestina de Champourcínena, Arabako Foru Aldundiak antolatzen dauena. Azken urteotan, umeentzako literaturako zenbait liburuz gan, bost poesia-liburu argitaratu ditu: Mugarri estaliak, Spam poemak, Bala hutsak, Souvenido eta Urtebetetze festa.

Horreekaz batera, Garbiñe Ubeda idazlea be izango da moderatzaile lanetan.

Bidebarrieta Kulturgunea kultureari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kulturea, literaturea eta zientzia jorratzea eta sustatzea dau helburu.

Topaketea zuzenean jarraitzeko modurik ez dauenak streaming bidez jarraitu ahal izango dau www.kulturguneatb.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu