Urri Gourmet Iparraldean

Bizkaie! 2021-09-30 12:23   Pil-pilean

Iparraldeko sukaldaritzako produkturik onenak omenduko ditue.

Iparraldeko sukaldaritzako produktu izarrei omenaldia egingo jake urrian, txokolatea, Baionako urdaiazpikoa, Kanboko euskal pastela eta Ezpeletako piperrak protagonista dirala.

Iparraldeko herri guztiak prest dagoz normaltasun barriaz gozetako, aire zabaleko eta natureagaz hartu-emon zuzeneko kultur agendeagaz.

Urrian, gastronomiak markauko dau agendea eta Iparraldeko sukaldaritzako produkturik onenak omenduko ditue: 

Euskal Pastelaren azokea Kanbon

Kanboko Euskal Pastelaren Jaialdia urriaren 2tik 3ra izango da, Gateau Basque Kofradiaren eskutik.

Urriko lehen astegoienean, produktuak probetako saioak eta tailerrak egingo dira Kanbon, baita jantza, pelota eta herri kiroletako ikuskizunak be. Aukera ona da Villa Arnagako lorategietatik barriro ibilteko, Edmond Rostanden, Cyrano de Bergerac lanaren egilearen estilo neoeuskalduneko etxearen itzalpean.

Baionako artisau-urdaiazpikoaren azokea

Urriaren 15etik 17ra, Baionak Urdaiazpikoaren Azokea berreskuratuko dau, abeltzaintzeari eta nekazaritzearen tradizinoari bizirik eusten deutsen artisauei, kalidadeagaz eta iraunkortasunagaz konpromiso sendoa hartuta.

Urteko artisau-urdaiazpiko produktorerik onena aukeratuko da, hogeita hamar produktore baino gehiagoren produktuak probau ondoren, beti bere Baionako Urdaiazpikoaren zigiluagaz.

Egunaren amaieran, jazzak lagunduko deutse hurreratzen diran familia guztiei, uriaren bihotz historikoa ezagutzeko eta produkturik onenak probetako.

Txokolatearen jaialdia

Txokolatea elikagai bat baino gehiago da Iparraldean eta, batez be, Baionan, Frantziako txokolate-kulturearen epizentroan. XVI. mendean nobleak probetan hasi ziranetik gaur arte, produziduteko modua sano berezia da.

Urriaren 22tik 24ra bitartean, txokolate produkzinoaren eta zaleak urian batzen dira prozesu guztia aztertzeko, baita mende honeetan zehar izan dauen bilakaerea be.

Ezpeletako piperraren azokea

Piperra euskal sukaldaritzako saltsa guztietan dago, baita postreak girotzeko, hauts, pure edo jalea mueta guztietan be. Orain berrogei urtetik hona, Ezpeletak piperraren azokea egiten dau Txileko Ermandadearen eskutik eta aurten urriaren 23tik 24ra izango da, azoka txikia, probetako saioak, tailerrak eta produktore onenei sariak eskainiz.

Iparraldeko gainerako herriek be hainbat jarduera izango ditue, besteak beste, Donibane Lohizunerena, probetako saioak, sukaldaritza-tailerrak zein denporaldiko pintxorik onenaren lehiaketeagaz, hileko asteburu guztietan.

Pastore Lore

Ascainek artzainei omenaldia egingo deutse urriaren 10ean, Pastore Lore-gaz.

Irulegin, barriz, guztiak mendi-hegaletan terraza moduan zizelkatutako mahats-batzeak atondu ditue.

Urrian, Iparraldeak bere produktu eta produktoreei gorazarre egiten deutse, tradizinoaren eta modernidadearen onenagaz konpromiso bizia dabelako.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu