Bilbok omenaldia egin deutso Miguel Unamunori
2021-09-29 13:20 KultureaJuan Mari Aburto alkatea buru, ohiko lora-eskaintzea egin dabe idazlearen izena daroan plazan.
Miguel Unamuno idazle eta pentsalari bilbotarra jaio zanetik 157 urte bete diran egunean, uriko erakundeek eta herritarrek gogoan hartu dabe, ekitaldi apal baten bitartez. Urtero legez, Unamuno plazan izan da omenaldia, idazlearen bustoa dagoan lekuan.
Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldiko burua. Haregaz batera, Udalaren izenean joan dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta udalbatzako beste kide batzuk. Lora-eskaintzea egin deutse Unamunori, 23. urtez jarraian.
Uriko semerik ospetsuenetako bat izan zan Miguel Unamuno, Aburtok azpimarratu dauenez. Bilbotar poliedrikoa izan zan, polemikoa eta kontraesankorra, garai poliedriko, polemiko eta kontraesankor baten isla. Ez dago zertan Miguel de Unamuno miretsi hari maitasuna hartzeko.
Unamunori egindako omenaldia biribiltzeko eta haren figurea hobeto ezagutzeko, gaur arratsaldeko 19:00etan La doble muerte de Unamuno liburua jorratuko dabe Bidebarrieta Kulturgunean, Luis García Jambrina eta Manuel Menchón autoreak bertan dirala. Unamunoren heriotzearen bersino ofiziala zalantzan jarten dauen dokumentala egin eben biek, eta liburuan batu ditue ikerlan horren nondik norakoak.
Argazkiak: Bilboko Udala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!