Kalekak dei egin deutse artistei

Bizkaie! 2021-09-29 10:57   Kulturea

Lekeitioko Kale Arteen Jaialdiaren 2022ko edizinoko deialdia edegi dabe.

2022ko udan egingo dabe 32. Kaleka, Lekeitioko Kale Arteen Nazinoarteko Jaialdia, eta, pandemiak baldintzatutako urte biren ostean, barriro ohiko formatuetara eta normaltasunetara bueltetea da antolatzaileen esperantzea. Udala babesle nagusi dala, prestakuntzak egiten hasi dira, sortzaileen proposamenak entzuteko prest.

Abenduaren 6ra arte, beraz, zabalik dago artistentzako deialdia. Mundu zabaleko konpainia eta kolektiboek proposamenak aurkeztu leikiez 2022ko Kalekan parte hartzeko eta, behin epe hori amaituta, batutako eskarien artean aukeratuko dabe antolatzaileek 32. Kalekako egitaraua. Sekzino ofiziala eta Kaleka Scratch atalak izango ditu jaialdiak. 

Urtetik urtera gero eta proposamen gehiago jasoten ditue Kalekako antolatzaileek, izan be, jaialdia ondo zuztartuta dago Lekeitio eta inguruko publikoaren artean zein mundu osoko profesionalen agendetan. Azken aldietan, 500 eskari baino gehiago jaso izan ditue.

Sail ofizialean, espazio publikoa edo izaera bereziko espazioak gaurkotasunean oinarritutako sorkuntzak aurkezteko erabiltzen dituen artista, kolektibo, alkarte profesional edo bestelako autoreek parte hartu leikie. Bestalde, Kaleka Scratch sorkuntza prozesuan dagozan proiektuen esperimentazinorako atala da.

Zabalik dagoan deialdian, atal baterako zein besterako proposamenak bialdu ahal izango ditue sortzaileek, jagokon formularioa beteta. informazino gehiago eta formularioak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu