XIX. Getxoko Komiki Azokea urriaren 1ean hasiko da

Bizkaie! 2021-09-29 09:16   Kulturea

Areetako Geltokia Plazan 40 saltoki egongo dira.

Bederatzigarren artearen munduak derrigorrezko hitzordua izango dau Getxoko Komikiaren Azokan eta eskaintza komertzial handia eta ekintza ugari izango dira bertan. Igaz Azoka ez zan egin eta, horren ordez, komiki jardunaldiak atondu ziran eta aurten ohiko kokapenera bueltau da, Areetako Geltokia plazara, hain zuzen be. Bertan, karpa barik, 40 saltoki egongo dira, besteak beste, komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, argitaletxeak eta fanzineak batuko dira.

Aurtengo nobedade nagusia profesionalentzako tailer eta topaketak izango dira: Romo Kultur Etxean,

- Urriaren 1ean, berbaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, argitaletxeen aurkezpenak, erakusketa bat eta bestelakoak izango dira. Amaia Agirre Getxoko alkateak azpimarratu dauenez, parte hartuko daben profesionalek euren ezagutzak konpartidu eta zabaltzeko aukerea izango dabe. Jarduera batzuk Getxo Ekinez planaren barruan sartzen dira. Udalak abian jarri du ekimen hori, pandemiaren ondorioei aurre egiteko eta ekimen horri esker, sormen-sektoreari laguntzen jako eta gure artista-harrobiaren prestakuntzearen alde egiten dau.

Arlo artistikoari jagokonez, Getxok egile ezagunak hartuko ditu, berbaldi, aurkezpen eta sinaduren txandetan: Borja Crespok, Azokako programearen koordinatzaileak, Kim artista katalana nabarmendu dau. El Jueves aldizkari satirikoaren orrietan agertzen dan Martinez el Facha personaiagaitik ezaguna da eta 2015ean Komiki Sari Nazionala irabazi eban, Antonio Altarribagaz batera, El arte de volar elebarri grafikoari esker.

Era berean, Azokan Santiago Sequeiros, aurtengo kartelaren egilea eta Javier Olivares (2015eko Komikiaren Sari Nazionala, Las Meninas lanagaitik) be egongo dira. Gonbidatuen zerrendea Luis Bustos, Monica Lalanda, Alaro Martinez Bueno eta Elsa Ruizek osotuko dabe.

Erakusketea

Romo Kultur Etxeko erakusketa aretoan Odol tinta: Banpiroari omenaldia erakusketa izango da urriaren 1etik 24ra. Emakumezko 25 artisten lanak batuko ditu erakusketeak, horreen artean, komikigintzea eta ilustrazinoaren munduko izen ezagunak eta etorkizun handiko talentuak, esaterako, Raquel Alzate, Natacha Bustos, Mamen Moreu, Ana Oncina, Mireia Perez eta Sandra Uve.

Aurten be, Getxoko Komiki Azokearen eta Euskal Irudigileak alkartearen arteko lankidetzeak aurrera jarraitzen dau lanbideko profesionalei, berbaldi eta tailerren bidez, inoiz baino arreta handiagoa jarriz. Euskal Irudigileak alkarteagaz lankidetzan egingo diran jarduerak:

Egitaraua

- Urriaren 2an, zapatuan:

11:00etan, berbaldia: Ilustracion y comic: En busca de la profesionalizacion. Hizlariak: Higinia Garay, Raisa Álava, Asier Iturralde “Gastón” eta Joseba Larratxe.

12:00etan, 'Komik eta ilustrazinoaren gaineko masterclasa'. Puño. Moderatzailea: Kike Infame.

- Urriaren 3an

Tailerrak goizez:

11:00etatik 14:30era, umeentzako tailerra: Komikiaren hasierako pausuak. Dinamizatzailea: Amaia Ballesteros (Euskeraz).

11:00etatik 12:30era, Topaketa-tailerra: Jugando con los formatos

Dinamizatzaileak: Kike Infame + Ata Lasalle (Profesionalentzat).

11:00etatik 12:30era. Umeentzako tailerra: Kamisetak margotzeko tailerra. Dinamizatzailea: Nagore Txintxurreta (Euskeraz).

Oharra: Parte-hartzaile bakotxak bere kamisetea ekarri behar dau.

12:00etatik 14:00etara Topaketa-tailerra: Ya tengo un proyecto, ¿Y ahora que?

Dinamizatzailea: Belatz (Profesionalentzat).

Tailerrak: Arratsaldez

17:00etatik 20:00etara, umeentzako tailerra: Komikiaren hasierako pausuak. Dinamizatzailea/: Amaia Ballesteros (Euskeraz).

17:00etatik 18:30era, microautoedizino tailerra: Nueve piscinas y un vaso roto. Dinamizatzailea: Puño (Profesionalentzat).

18:30etatik 20:00etara, tailer feministea: Dibujar para todxs. Dinamizatzailea: Higinia Garay (Profesionalentzat).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu