Afganistango egoerea emakumeen ikuspegitik

Bizkaie! 2021-09-28 07:55   Kulturea

Gaia gaur, hilak 28, jorratuko dabe Bilbon. 

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean, gaur, irailak 28, Afganistanen egungo egoerea izango da berbagai, emakumeen ikuspegitik.

Taliban gobernua bueltan izanak emakumeei zelan eragiten deutsen aztertuko da, zelan galduko dituen eskubideak. Horretarako, han izango dira, Bidebarrieta Kulturgunean, Manizha Abdul, Afganistango igeslaria, eta Patricia BárcenaCEAR-Euskadiko zuzendaria.

Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariak be bertan izango dira.

Gaurkotasuna jorratzeko topaketak zikloaren barruan, zehaztasunez eta zabalkunde lana egiteko asmoz, pil-pilean dagozan gaiak aztertuko ditue sakontasunez, akademizismoa baztertuz. Ahalik eta modurik didaktiko eta arinenean, akabuko saioa izango da martitzenekoa eta, ezustekorik ezean, irailean bueltauko da Bidebarrieta Kuturgunera, barriro be, Álvarezen eta Reparazen eskutik.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegian kultureari eskainitako espazioa bat da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia jorratzea eta sustatzea dagoz.

Bertara joan barik be izango da aukerea ekitaldia ikusteko, www.kulturguneatb.eus webgunean, streaming bidez.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu