IV. Fashion Kultur Bilbao, emakume sortzaileen lana erakusteko

Bizkaie! 2021-09-24 10:08   Kulturea

Helburua da Bizkaiko modea nazinoartean ezagutzera emotea eta sustatzea.

Datorren zapatuan, irailaren 25ean, 19:00etatik aurrera, Fashion Kultur Bilbao egingo da Euskal Museoan, Bilboko Zazpikaleetan. Modeak eta emakumeak izango dabe protagonismoa, Modako emakume sortzaileak.

Igaz, Emakundek 30 emakume ahaztezin erakusketea atondu eban Euskal Museoan eta hor nabarmendu zan emakumeek hainbat diziplinatan egindako ekarpena. Fashion Kultur Bilbao ekimenak, aurten, helburu horri eutsi eta gaur egun modearen arloan dabizen euskal emakumeen lana hartu dau ardatz.

Museoaren klaustroan kokatutako pasarelan, Donostiako Kutxa Kultur-eko nahiz Bilboko Inedi Design Schooleko emakume gazte sortzaileen diseinuak ikusi ahal izango dira. Era berean, euskal modearen euskarri garrantzitsu bi horreekaz batera, ekitaldian presente izango dira Javier Barroeta lemoar diseinatzailearen Goi Mailako Joskintza Eskolea eta Alicia Rueda etxeko diseinuak.

Ondoko diseinatzaileen diseinuak erakutsiko dira: Alicia Rueda, Violeta Ibáñez Ferriz, Lorea Church Iturbe, Sara Peligros eta Lavik (Inedi Design School), Ziran Lin eta Nadia Mato Romero (Javier Barroeta Eskola) eta Ainara Antxia eta Clara Virgili (Kultur Kutxa).

Durangoko L´Atelier Jantza Eskoleak girotuko dau ekitaldia eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da gonbidapena eskuratzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu